80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393731

Helburua: deialdiaren helburua da Lizarrako Udalak gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako 2018an emanen dituen diru-laguntzak arautzea.

Diru-laguntzaren xedea da ekonomikoki laguntzea gizarte ekintzaren arloan herritarren ongizate soziala bultzatzeko jarduera puntualak garatzen dituzten proiektuak. Ekintza edo jarduerak Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

Onuradunak: diru-laguntza eska dezakete irabazi asmorik gabeko entitateek, baldin eta jarduerak Lizarran egin eta egoitza edo helbidea bertan badute.

Oinarri arautzaileak: gizarte ekintzako jarduerak gauzatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteendako diru-laguntzak ematekoak 2018an.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 14.810 eurokoa da.

Eskabideak aurkezteko epea: 20 egunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Lizarran, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1805114