80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

228/2018 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Komunikazioko unibertsitate gradua (Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa) duten tituludunentzako prestakuntza beka bat ematen diona Elena Alzate Barricarteri, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat prestatu du, eta bertan adierazi Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren otsailaren 6ko 7/2018 Foru Aginduaren bidez prestakuntza beka baterako deialdia egin zela Komunikazioko unibertsitate gradua (Kazetaritza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa) duten tituludunentzat.

Txosten horretan, bestetik, aditzera ematen da eskaerak aztertzeko batzordeak, 2018ko martxoaren 21eko bileraren ondorioz, izendapen proposamena egin duela beka eman dakion Elena Alzate Barricarteri, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, bera baita puntuazio handiena lortu duena. Bestalde, lehentasun ordena ezartzen du, eskatzaileek lortutako puntuazioaren araberakoa, ukoa gertatzen bada ere. Halaxe dago jasoa hori dela-eta Gazteriaren Zuzendariordetzak aurkeztutako txostenean.

Horregatik eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Komunikazioko unibertsitate gradua duten tituludunentzako prestakuntza beka bat Elena Alzate Barricarteri ematea (IFZ 78755745-L), 6,7 puntuko balorazioa lortu baitu.

2018ko apirilaren 9an hasiko da beka, eta 2019ko martxoaren 31ra bitarte diru kopuru hauek jasoko ditu: 700 euroko hileko bat (2018ko apirila), eta beste hamaika, 1.050,00 eurokoa bakoitza, beste hamaika hilabeteengatik. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak, hilero, bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotaren zatia ere ordainduko du (39,58 euro).

Beka honi aurre egiteko gastua, guztira, 12.794,96 eurokoa da, betiere horretarako kreditu egokia eta nahikoa baldin badago, honela xehakaturik:

9.486,64 euro, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 partidaren kargura, eta 3.308,32 euro, 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan xede horretarako gaitzen den partidaren kargura. Partida horren kargura egotziko da, halaber, 2018ko abenduko Gizarte Segurantzaren enpresa kuota, 2019ko urtarrilean ordainduko dena, baita 2019ko urtarrila, otsaila eta martxoa ere.

Bekak 2019ko martxoaren 31 arte iraunen du.

2. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

1.a Pablo Ayerra Larrayoz, 5,31 puntu.

2.a Beatriz Díaz Castellano, 4,63 puntu.

3.a Íñigo García Echeverría, 4,38 puntu.

4.a Marta Santamaría Goñi, 4,29 puntu.

5.a Clara Frago Daza, 4,24 puntu.

3. Deialdiaren arabera elkarrizketa egiteko deia egin ez zaien izangaien zerrenda onestea, lortu zuten puntuazioa adierazita:

Iruñe Astitz Larunbe, 2,4 puntu; Laura Donazar Casimiro, 2,3 puntu; Nuria Tirapu Martino, 2 puntu; David López González, 2,23 puntu; Laura Ozcoidi Redín, 1,94 puntu; Pilar Buesa Suárez de Puga, 1,89 puntu; Sara Valles Vergara, 1,7 puntu; Fermín Gil Sánchez de Muniáin, 1,63 puntu; Iñaki Lorda Alfaro, 1,56 puntu; eta Ignacio de las Heras de Pablo, 1,28 puntu.

4. Pedro Lizaur de la Peñak aurkeztutako eskaera baztertzea, ez baitu betetzen deialdiaren 6. oinarriaren a) atala.

5. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1804286