2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laburpena, droga-mendekotasunen errehabilitaziorako tratamenduetarako diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 393978.
Xedea: deialdi honen xedea da 2018. urtean droga-mendekotasunaren errehabilitaziorako tratamenduetarako diru-laguntzak emateko oinarriak arautzea.
Laguntza ekonomikoa emateko tresna bat sortu nahi da, Lizarrako oinarrizko eskualdeko (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) bizilagunak izan eta ekonomiaren aldetik gabezia frogatuak izateagatik, komunitate terapeutikoan sartzearen ondoriozko gastuei edo droga-mendekotasunen bestelako tratamenduei aurre egiteko zailtasun larriak dituztenendako.
Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko pertsonak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen dituztenak.
Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak, erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da 2018an, Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentingo bizilagunei droga-mendekotasunaren errehabilitaziorako tratamenduetarako laguntza ekonomikoak emateko deialdia onesten duen horretan.
Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 10.690 eurokoa da.
Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.
Lizarran, 2018ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1805113