2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aurrekontuko 2/2018 aldaketa. Behin betiko onespena
2018ko martxoaren 1eko osoko bilkuran onetsi zen, hasiera batean, aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakia, eta 2018ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
GASTUAK:
KAPITULUA | K. BEREZIA | OSAGARRIA | GUZTIRA |
II. KAP. | 2.178,00 | 14.670,00 | 16.848,00 |
VI. KAP. | 428.255,00 | 52.895,00 | 481.150,00 |
GUZTIRA | 430.433,00 | 67.565,00 | 497.998,00 |
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | K. BEREZIA | OSAGARRIA | GUZTIRA |
VIII. KAP. | | | 497.998,00 |
Lizarran, 2018ko apirilaren 18an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1804863