80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

1.etik 3.era bitarteko aldaketak 2018ko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Legeak eskatzen duen gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi dira 2018ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2018, 2/2018 eta 3/2018 aldaketak, kreditu-gehigarriaren bidezkoak, Ogasuneko Informazio Batzordeak horiei buruzko irizpena eman ondoren, 2018ko otsailaren 5ean. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, interesdunek epe horretan aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, onespena behin betikoa bilakatuko dela, Osoko Bilkurak horren berri jasota.

Gazolatzen, 2018ko martxoaren 16an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1804369