80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen
eta Cintruenigoko Udalaren arteko kudeaketa esleipena

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz eta bi alderdiek 2018ko otsailaren 22an sinatu ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman da Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen eta Cintruenigoko Udalaren arteko kudeaketa esleipenaren hitzarmena, eranskinean agertzen dena.

Cintruenigon, 2018ko otsailaren 22an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

ERANSKINA

Kudeaketa hitzarmena

Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen eta Cintruenigoko Udalaren arteko kudeaketa hitzarmena, administrazio zerbitzuak emateko.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Cintruenigoko alkate Raquel Garbayo Berdonces andrea, Cintruenigoko Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, Udalak 2018ko otsailaren 7ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren arabera.

Eta beste aldetik, Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen buru Oscar Bea Trincado jauna, haren izenean eta hura ordezkatuz, Batzarrak 2017ko abenduaren hamalauan egindako bilkuran hartutako erabakiaren arabera.

Noren izenean ari diren kontuan hartuz, bi alderdiek elkarri aitortzen diote hitzarmen hau gauzatzeko behar den gaitasuna, eta, beraz,

HONAKO HAU ADIERAZI DUTE:

Lehena.–Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak, behar bezala funtzionatzeko, administrazio zerbitzuak behar ditu 133,28 orduz urtean, gutxi gorabehera.

Entitateak ez du administrazio langilerik eta lanaldia horren murriztua izanik, ezinezkoa da lanpostu hori sortzea Mankomunitatearen plantilla organikoan. Horrez gain, 2017rako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak murriztapenak egin zituen, eta, 19.Bi artikuluan, honako hau ezarri zuen: “Bi. Ezin izanen da aldi baterako langilerik kontratatu, ez eta estatutupeko langilerik eta bitarteko funtzionariorik izendatu ere, ezohiko kasuetan eta premiazko behar atzeraezinak asetzeko salbu.” Hala ere, arauak agindu du aurreko legeen aginduek ezartzen zituzten murrizketak ezabatzeko, lehentasunezkotzat jotzen diren edo funtsezko zerbitzu publikoen funtzionamenduari eragiten dioten sektoreetan, funtzioetan eta kategorietan bakarrik baimentzeari dagokionez.

Gaur egun, esku artean dugun Mankomunitateak ez du bere funtzionamendu egokirako beharrezkoak diren administrazio zerbitzuak emateko langilerik eta baliabiderik. Ondorioz, beharrezkoa da Cintruenigoko Udalarekin lankidetza bat egituratzea, eta, hartara, kudeaketa esleitu behar da. Esleipenak bi toki entitate desberdini eragiten dienez, entitate horien gobernu organoek baimendu behar dute.

Bigarrena.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluak xedatzen duenez, administrazio organoen edo zuzenbide publikoko entitateen eskumeneko jarduera material edo teknikoak administrazio bereko edo bertze bateko organo edo zuzenbide publikoko entitate bati esleitzen ahalko zaizkio, jarduera horiek haien eskumenen barruan badaude, dela eraginkorragoak izateko, dela jarduera horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako.

Hirugarrena.–Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak, 2017ko abenduaren 14an egindako bilkuran, erabaki zuen Cintruenigoko Udalari esleituko ziola deskribatutako administrazio zerbitzuak emateko beharrezkoak diren jarduerak. Esleipena egiten duen Mankomunitateari dagokio lan horiek finantzatzea, eta Mankomunitateko buruari ahalmena eman zaio dagokion hitzarmena sinatzeko eta esleipena argitaratzeko.

Cintruenigoko Udalak, 2018ko otsailaren 7ko osoko bilkuran, erabaki zuen aipatutako kudeaketa esleipena onartzea, eta alkateari eman zion hura sinatzeko ahalmena.

Nolanahi ere, dagokion aldizkari ofizialean argitaratu behar da kudeaketa esleipena formalizatzeko agiria, eraginkorra izan dadin. Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikulua.

Kudeaketa esleipenak hiru urteko indarraldia izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta urtez urte luzatzen ahalko da.

Hori guztia dela eta, alderdiek kudeaketa esleitzeko hitzarmen hau sinatzea adostu dute, eta, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarritako esparruaren barruan eta Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin bat,

HONAKO HAU ERABAKI DUTE:

Lehenengoa.–Hitzarmen honek honako xede hau du: Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitateak kudeaketa esleitzea Cintruenigoko Udalari, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluari jarraikiz. Horrela, hitzarmen honen bitartez, Cintruenigoko Udaleko langile funtzionarioek beharrezkoak diren jarduerak eginen dituzte, Mankomunitateari administrazio zerbitzuak emateko, urtean 133,28 orduz gutxi gorabehera.

Bigarrena.–Kudeaketa esleipenak hiru urteko indarraldia izanen du, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta urtez urte luzatzen ahal da automatikoki, baldin alderdiren batek bi hilabete lehenago berariaz salatzen ez badu behintzat.

Hirugarrena.–Esleipen honen ondorioz emandako zerbitzuen gastuak Cascanteko, Cintruenigoko eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen aurrekontu partidaren kargura izanen dira, eta Mankomunitateak Cintruenigoko Udalari ordainduko dizkio. Hitzarmena indarrean egon bitartean, zerbitzuak honela kobratuko dira: Foru Komunitatearen Administrazio Publikoen Zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren (251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onartutakoa) C mailari dagokion hasierako soldataren %10,47, gehi Gizarte Segurantzari dagokion kostua.

Laugarrena.–Auziak: Hitzarmen hau interpretatu eta betetzerakoan sortzen diren auzi guztiak Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aztertu eta epaituko dira.

Eta adostasun frogatzat balio dezan, eta erabakitako guztia jasota geldi dadin, hitzarmen hau sinatu egiten da alea bikoizturik.

Cintruenigon, 2018ko otsailaren 22an.–Presidentea, Oscar Bea Trincado.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1802671