2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
2018rako lan egutegia eta egun baliogabeak
Caparrosoko Udaleko alkate udalburu Aquilino Jiménez Pascualek, otsailaren 23ko 40/2018 Ebazpenaren bitartez, Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileendako lan egutegia onetsi zuen 2018rako. Hona hemen haren xedapen zatia:
“Lehenbizikoa.–2018ko lan egutegia onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileentzat. Honako hauek izanen dira jaiegunak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.
–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langileen Eguna.
–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Irailaren 3a: Santa Fe (bertako festa eguna).
–Irailaren 4a, 5a eta 6a: Caparrosoko bestak.
–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.
Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:
Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 16 minutukoa izanen da.
Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak aplikatuko zaizkie, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere; honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:
a) Bulegoetako langileak:
Udal bulegoak itxita egonen dira egun baliogabeetan, bai eta apirilaren 25ean eta irailaren 7an; azken bi egun horietan langileak ez daude beharturik oporrak hartzera.
Caparrosoko Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.
b) Lantaldeko langileak:
Abuztuaren 27tik 31ra bitarte (biak barne) eta irailaren 17tik 21era bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin dituzte oporrak hartu.
Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.
Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.”
Caparroson, 2018ko otsailaren 23an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1803477