80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Burlatako Kultura Etxean ikuskizunak, ikastaroak
eta tailerrak emateko eta espazioak erabiltzeko prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onestea aldaketa Kultura Etxean ikuskizunak, ikastaroak eta tailerrak emateko eta espazioak erabiltzeko prezio publikoak ezartzen dituen arauan. Horiek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1804380