80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko
eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan, 2018rako. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Kirol Patronatuaren kirol zerbitzuak emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantzan, 2018rako, urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2018ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 23koa), ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

ORDENANTZA FISKALA, KIROL ZERBITZUAK EMATEKO
ESKUBIDE ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Kirol instalazioen erabilera baimenduari loturiko zerbitzuak emateagatik eta, halaber, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako jarduera fisikoetan eta kirol jardueretan parte hartzeagatik.

Ordaindu beharra eta tasaren sortzapena

3. artikulua. Kirol instalazioetan sartu eta kirol jarduera antolatuetan parte hartzeko udal baimena edo sarrera eskuratzen denean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. 1. Ordaintzera behartuak daude sarrerak erosten edo abonamenduak egiten dituzten pertsonak, Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenak edo Udalaren Kirol Patronatuarengandik kirol instalazioak erabiltzeko baimena jasotzen dutenak.

2. Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak beretako gordetzen du subjektu pasiboei baimena ukatzeko eskubidea edo, are gehiago, baimen hori deuseztatzeko, baldin eta instalazioak erabiltzen badituzte euren onurarako edo aprobetxamendurako, eta nolanahi ere kirol koordinazioaren irizpideari jarraikiz. Hala berean, debeku da beti instalazioaren azpierrentamendua.

Tasa eta kuota

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Karga-oinarria

6. artikulua. Karga-oinarria kirol zerbitzuaren unitate bakoitza da.

Salbuespenak

7. artikulua. Instalazioen doako lagapena. Udalaren kirol instalazioen doako lagapena erregelamendu desberdinen bidez arautzen ahalko da:

1. Kirol klubak eta bertzelako kirol elkarteak:

kirol eskolen eta kirol kluben esparruan, entrenamenduak eta lehiaketa ofizialak egiteko, baita bertze hainbat jardueretarako, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren ustetan, interesgarriak badira kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko Burlatako bizilagunendako.

2. Burlatako ikastetxeak:

beren hezkuntza betebeharrak garatzeko, eskola ordutegiaren barrenean. Horretarako, ikastetxeak bere gain hartzen du konpromisoa bere kirol eremuak lagatzeko Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren kirol jarduerak egiteko, ikastetxearen eskola ordutegitik kanpo.

3. Kirol federazioak:

beren kirol jarduera garatzeko. Horretarako, kirol sustapenerako hitzarmena izanen du.

4. Burlatako Udalaren departamentuek antolatzen dituzten jarduerak, ekitaldiak eta horrelakoak:

kultur, hezkuntza edo bertzelako jarduerak egiteko, betiere Burlatako Udalak interesgarriak direla uste badu.

5. Burlatako Areto-Futboleko Txapelketan parte hartzen duten taldeak: entitate antolatzaile arduradunak prestatutako partida ofizialak egiteko. Bete beharreko baldintzak:

a) Talde bakoitzeko jokalarien %70etik gora Burlatan erroldatuta egotea. Txapelketa antolatzen duen entitateak talde parte-hartzaile guztien zerrenda osoak aurkezteko ardura izanen du.

b) Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren baimena izatea, bederen 48 ordu lehenagotik eskabide idatzia egin bada, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak dituen baliabideen arabera.

c) Egungo araudia betetzea, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko kirol instalazioen erabilerari dagokionez.

6. Kolektibo antolatuak, Nafarroako Gobernuak aitortutako lehiaketa ofizialetan parte hartzen dutenak, hala nola, Boscos Txapelketa, lehiaketa ofizialak egiteko. Baldintzak:

a) Kolektiboaren helbidea Burlatako udal mugapean izatea.

b) Talde bakoitzeko jokalarien %70etik gora Burlatan erroldatuta egotea. Kolektiboak izanen du ardura txapelketan parte hartzen duten jokalarien zerrenda ofiziala aurkezteko (lehiaketa antolatzen duen entitate arduradunaren zigilu ofizialarekin). Delako zerrenda ofiziala denboraldia hasi baino lehen aurkeztu beharko da, eta Burlatako Udalaren Kirol Patronatuari eman beharko zaio denboraldian zehar izan daitezkeen aldaketa guztien (altak eta bajak) berri.

c) Burlatako Udalaren Kirol Patronatuaren baimena izatea, denboraldiaren hasieran eskabide idatzia egin bada, betiere Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak dituen baliabideen arabera.

d) Egungo araudia betetzea, Burlatako Udalaren Kirol Patronatuko kirol instalazioen erabilerari dagokionez.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Abonatuen kuotak.

1. Abonatu berriak:

Abonatu berriek, abonatu bihurtu baino lehen ordainduko dituzte sarrera kuota eta dagokien kuota, Kirol Patronatuak adierazten duen banketxean ordaindu ere.

Horren ondorengo hiruhilekoko kuotak abonatuaren kontuan kargaturik ordainduko dira.

2. Borondatezko bajak:

Borondatezko baja eskuratu duten abonatu erroldatuak berriz ere kidetzen ahalko dira, berkidetzeko kuota ordainduz gero; erroldatu gabeei, berriz, kidetzeko kuota arrunta aplikatuko zaie.

3. Bajak, ez ordaintzeagatik:

Baja ez ordaintzeagatik bada, berriz ere abonatua izateko, ordaindu gabeko kontzeptuak eta kasu bakoitzean dagokion sarrera kuota ordaindu beharko dira.

9. artikulua. Salbuespenak kuoten ordainketan abonatuentzat eta kirol eskolentzat:

1. Abonatu eta erabiltzaileen kuotetan ez da inolako salbuespenik eginen, salbu eta Burlatan erroldatutako abonatuen per capita errentaren urteko diru-sarrerek ezartzen diren errenta mugak gainditzen ez dituztenean, edo ziurtagirien bidez frogatzen denean ikasten edo gisako lanetan ari direla Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora. Halakoetan, dagokien salbuespena aplikatzen ahalko zaie eta erabilera puntualerako eskubidea atxikiko dute.

2. Kirol eskolen kuotetan ez da inolako salbuespenik eginen, salbu eta Burlatan erroldatutako abonatuen per capita errentaren urteko diru-sarrerek ezartzen diren errenta mugak gainditzen ez dituztenean.

3. Kuoten salbuespen desberdinetarako aukera izateko, kontu hau arautzen duten erregelamenduetan agintzen dutenaren araberako dokumentazioa aurkeztu beharko da.

10. artikulua. Burlatako Udalaren Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan parte hartzen dutenek jardueran hasi aitzin ordainduko dute.

1. Diru-sarrera egin eta plaza baieztatu ondoan, ez da dirurik itzuliko, ulertuko baita interesduna ados dagoela eta posible duela jardueran parte hartzea.

2. Sarrera bakarrik itzuliko da interesdunak alegatzen duenean osasun arrazoiren bat jarduera egitea modu jarraituan galarazten diona; halakoetan, osasun txostena aurkeztu beharko da, horren frogagarri. Jarduera egitea galarazten dion osasun arrazoia jarduera hasitakoan sortu beharko da, bertzenaz ez baitu Patronatuak onartuko diru-sarrera itzultzeko arrazoi gisa. Patronatuak diru-sarrera itzuliko du, jarduera hasi zenetik interesdunak eskaera aurkeztu zuen eguna arte iragan diren jarduera egunak kenduta.

11. artikulua. Burlatako Areto-Futboleko Txapelketan eta Boscos Txapelketan parte hartzen duten taldeek ordainketa denboraldi hasieran eginen dute, denboraldi guztiko partidak estaliko dituen ordainketa bakarrean.

12. artikulua. Kirol instalazioen erabilera jarraigabeen kasuan, erabili aurretik ordainduko da, horretarako dauden departamentuetan, Udalaren Kirol Patronatuko langileen baimena jaso eta gero.

13. artikulua. Kirol instalazioen erabilera jarraituen kasuan, erabilera amaitutakoan edo urte bakoitzeko abenduaren 15a baino lehen ordainduko da.

14. artikulua. Udalaren kirol instalazioetan jendaurreko jarduerak egiteko kontzesioa dutenek, kirol ekitaldiak izan nahiz bertzelako ikuskizunak izan, sarreren tarifa arautzen ahalko dute.

15. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero.

1. ERANSKINA

Kirol instalazioak alokatzeko tasak

2018

(euro)

HILARION ESLAVA KIROLDEGIA, AMOR DE DIOS ETA ASKATASUNA PILOTALEKUA

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

24,80

Argia (ordu bakoitzeko)

8,80

ASKATASUNAKO PILOTALEKUA (pilotarako soilik)

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

8,80

Tasa bereziak aplikatzeko, bereizi eginen dira pertsona bakarra duten unitate familiarrak eta 2 edo gehiago dituztenak

8,80

ASKATASUNAKO GIMNASIOA

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

15,20

Argia (ordu bakoitzeko)

7,10

ASKATASUNAKO KANPO PISTAK

Futbol pista (aldagela eta dutxa barne, ordu bakoitzeko)

30,20

ELIZGIBELA KIROLDEGIA

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

30,30

Argia (ordu bakoitzeko)

12,80

ELIZGIBELAKO GIMNASIA GELA

Taldeak (15 lagun)

Kantxa, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

15,20

Argia (ordu bakoitzeko)

7,10

Banakako erabilera

8 saio hilabetean (aldagela eta argirik gabe)

11,70

Saio bat (aldagela eta argirik gabe)

1,80

Argiak (argiak behar diren kasuan ordaindu beharreko gehigarria)

7,10

ELIZGIBELAKO BILERA-ARETOA ETA KIROL ETXEA

euro orduko

15,10

ELIZGIBELAKO GIMNASIOA KLUBENDAKO

euro orduko

15,10

ELIZGIBELAKO ARETO URDINA

orduko eta pertsonako

3,00

Hilabetea, astean 2 saio, pertsona bakoitzeko

18,00

BEISBOL ZELAIA

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

34,00

Argia (%100, ordu bakoitzeko)

39,30

Argia (%500, ordu bakoitzeko)

22,90

Urtean 50 ordu baino gehiago erabiliz gero

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

22,00

Argia (%100, ordu bakoitzeko)

13,30

Argia (%50, ordu bakoitzeko)

7,30

HAREAZKO ZELAIA

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

39,50

Argia (ordu bakoitzeko)

8,80

BELARREZKO ZELAIA

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu bakoitzeko)

146,70

UDAL IGERILEKUAK

Kale 1

18,90

2 kale

33,90

Hidromasajerako igerilekua

37,80

ERRIPAGAÑA FUTBOL ZELAIA

11ko futbola

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1)

83,20

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1 + argiak)

93,60

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa)

124,80

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa + argiak)

140,50

8ko futbola

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1)

41,60

Zelaia, aldagelak eta dutxak (ordu 1 + argiak)

46,80

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa)

52,00

Zelaia, aldagelak eta dutxak (partida osoa + argiak)

57,30

BURLATAKO ARETO-FUTBOLEKO TXAPELKETA

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak

200,00

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

165,00

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

100,00

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak

70,00

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak

-

BOSCOS TXAPELKETA (2018-2019 denboraldi osoa)

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak - zelaia

600,00

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - zelaia

410,00

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - zelaia

240,00

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - zelaia

160,00

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak - zelaia

-

Jokalarien %25etik behera erroldaturik duten taldeak - pista

300,00

Jokalarien %25etik %49,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - pista

205,00

Jokalarien %50etik %59,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - pista

120,00

Jokalarien %60tik %69,9ra bitarte erroldaturik duten taldeak - pista

80,00

Jokalarien %70etik gora erroldaturik duten taldeak - pista

-

ERRIPAGAÑA ARETOAK

Erripagañako zurezko gela (ordu bat)

15,20

Erripagañako kluben gela (ordu bat)

8,10

ATLETISMOKO PISTAK

Erroldatuak/igerilekuetako abonatuak

Eguneko sarrera (aldagelak eta dutxak barne)

-

Urteko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

5,50

Erroldatu eta abonatu gabeko pertsonak

Eguneko sarrera (aldagelak eta dutxak barne)

3,00

Urteko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

180,10

Hiruhilekoko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

61,60

Hileko abonamendua (aldagelak eta dutxak barne-txartelarekin)

24,60

Taldeka erabiltzeko

Aldagelak eta dutxak barne (20 lagun bitarte)

24,20

Aldagelak eta dutxak barne (21 lagunetik 50 lagun bitarte)

68,70

Aldagelak eta dutxak barne (50 lagun baino gehiago)

75,80

PISTETAKO KARPA

Taldeak

Aldagelak eta dutxak barne (20 lagun bitarte)

24,20

Aldagelak eta dutxak barne (21 lagunetik 50 lagun bitarte)

68,70

Aldagelak eta dutxak barne (50 lagun baino gehiago)

75,80

* Ordu batetik gora alokatzen bada, %10eko deskontua aplikatuko da.

** 20 euroko zigorra aplikatuko da ordu bakoitzeko, erreserbatutako instalazioa erabiltzen ez bada eta Patronatuari ez bazaio gaztigatzen 24 ordu lehenago.

*** Burlatako Txapelketako eta Boscos Txapelketako tasak ordainketa bakar bidez ordainduko dira denboraldi hasieran.

2. ERANSKINA

Burlatako udal igerilekuetako abonamenduen tasak, 2018

KATEGORIA

ERROLDATUA

ERROLDATU GABEA

SARRERA KUOTA

Helduak

195,00 euro

280,00 euro

Gazteak (14-17 urte)

95,00 euro

140,00 euro

Haurrak (4 - 13 urte)

45,00 euro

70,00 euro

HILEKO KUOTA

Helduak

15,70 euro

23,60 euro

Gazteak (14-17 urte)

9,50 euro

14,30 euro

Haurrak (4-13 urte)

3,30 euro

4,90 euro

BERKIDETZEKO KUOTA

Helduak

119,00 euro

2018ko tasa bereziak

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

SALBUESPENA

Aldi baterako bajak

%50

-

SALBUESPENAK KUOTEN ORDAINKETAN

PER CAPITA ERRENTAGATIK*. PERTSONA BAKARREKO FAMILIA UNITATEA

PCE urtean 6.000 eurokoa edo txikiagoa

%80

-

PCE urtean 6.001 eurotik 12.000 eurora

%45

-

PCE urtean 12.001 eurotik 15.000 eurora

%25

-

PCE urtean 15.001 eurokoa edo handiagoa

%0

-

PER CAPITA ERRENTAGATIK*. GUTXIENEZ 2 PERTSONA DITUEN FAMILIA UNITATEA

PCE urtean 6.000 eurokoa edo txikiagoa

%80

-

PCE urtean 6.001 eurotik 8.000 eurora

%60

-

PCE urtean 8.001 eurotik 10.000 eurora

%30

-

PCE urtean 10.001 eurotik 12.000 eurora

%10

-

PCE urtean 12.001 eurokoa edo handiagoa

%0

-

SARRERA KUOTA**

PCE urtean 6.000 eurokoa edo txikiagoa

%60

-

PCE urtean 6.001 eurotik 8.000 eurora

%40

-

PCE urtean 8.001 eurotik 10.000 eurora

%20

PCE urtean 10.001 eurokoa edo handiagoa

%0

-

* Errentaren araberako salbuespena egiteko, eskaera egiten denean indarra duen tasa berezien gaineko erregelamenduan xedatuari jarraituko zaio. Ezin zaizkie metatu bertze salbuespen batzuei.

** Sarrera kuotan salbuespena egiteko urtebetez igerilekuko abonatua izan beharko da. Kontrako kasuan ohiko sarrera kuota aplikatuko da.

Iragarkiaren kodea: L1803421