80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Aldaketa, Mutiloako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Mutiloako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (8. ordenantza fiskala).

Jendaurrean jartzeko iragarkia 2018ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta jendaurrean egon bitartean inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Beraz, behin betiko onetsirik gelditu da, eta honako hau da haren testua.

Mutiloan, 2018ko martxoaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.

1. artikulua. Ordenantza honetako tasak ezarri dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean (martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legeak aldatu egin zuen lege hori).

2. artikulua. Aranguren Ibarreko udal kiroldegia erabiltzen duten pertsona naturalek dituzte ordainarazpen hauek ordaindu behar.

3. artikulua. Instalazio horretarako sarbidea ematen duen pasea edo udal baimena eskuratzen denean sortzen da ordaindu beharra.

4. artikulua. Instalazioetako abonatuak izaten ahalko dira Aranguren Ibarrean erroldaturiko bizilagun guztiak eta Udaleko plantilla organikoan agertzen diren langileak, baita haien ezkontideak eta seme-alabak ere.

Erroldatu gabeak aldi baterako abonatuak bilaka daitezke, horretarako ezarritako tasak ordainduta. Abonamendu hori bukatuko da instalazioa mukuru beterik egoteagatik Udalari komenigarria iruditzen zaion momentuan.

14 urtetik beheitikoek ezin izanen dute izenik eman abonatu gisa, gurasoak abonatuak ez badira, edo gutienez ere aita-ametariko bat.

Salbuespenez, Udalak aztertuko ditu Aranguren Ibarrean bizirik bertan arrazoi bereziengatik erroldaturik ez daudenen kasuak.

Udal kiroldegiko instalazioak erabiltzeko abonatuei luzatzen zaien herritar txartela pertsonala eta besterenezina da, eta haren titularrari baizik ez dio ematen instalazioak erabiltzeko eskubidea.

5. artikulua. Aranguren Ibarreko klubek eskatzen ahalko dute erroldatu gabe batzuk aldi baterako abonamendua jaso dezatela, Udalarekin sinatutako hitzarmenean ezarritako baldintzetan, erroldatuen tasak ordainduta. Horretarako baimena ematea Aranguren Ibarreko Udaleko Kirol Zerbitzuari dagokio. Nolanahi ere, urtero berritu beharko da baimena.

6. artikulua. Erroldatuek inskripzio kuota ordaindu beharko dute instalazioetako abonamendua eskatzen dutenean, eta ez dute berriz pagatu beharko abonatuak diren bitartean. Abonatu batek baja egiten badu eta, geroago, berriz alta egiten badu, inskripzio kuota ordaindu beharko du ostera. 4 urtetik beheitikoek, beren gurasoak abonatuak badira, abonatu egiten ahalko dira inskripzio kuota ordaindu gabe.

7. artikulua. Urteko erabilera kuota.

Urteko erabilera kuota hiruhilekotan zatiturik kobratuko da; hiruhileko bakoitzean bertzerik gabe berrituko da abonamendua, salbu abonatu gisa baja egiteko nahia adierazten bada hiruhileko naturala bukatu baino lehen (hiruhileko horretako azken hilabetearen 20a baino lehen, zehazki), edo, erroldatu gabeendako aldi baterako abonamenduen kasuan, abonatu izaera berritzea posible ez bada Udalaren iritziz instalazioak mukuru beterik daudelako.

Erroldatuek urteko erabilera kuotaren zati proportzionala ordainduko dute instalazioetako abonamendua eskatzen dutenean, hau da, hiruhileko naturala bukatzeko gelditzen diren hilabete osoei dagokiena.

Erroldatu gabeek urteko erabilera kuotaren zati proportzionala ordainduko dute instalazioetako aldi baterako abonamendua eskatzen dutenean, hau da, urtea bukatzeko gelditzen diren hilabete osoei dagokiena, ordainketa bakarrean, txartela eskuratu aitzin; ez dute baja egiteko aukerarik izanen urtea bukatu arte.

8. artikulua. Instalazioetara abonaturik egonik Aranguren Ibarrean erroldaturik daudenek udako abonamendua eskatzen ahalko dute Iruñerritik kanpora bizi diren ahaideendako, harreran edo trukean dauden adingabeendako, etxeetako langile edo zaindariendako eta behar bezala justifikaturik dagoen bertze edozein goiti-beheititarako. Idatziz egin beharreko eskaera Kirol Zerbitzuan aurkeztuko da, eta kasu bakoitzean aztertuko da udako tasa bereziak aplikatzea bidezkoa ote den.

Eskatzen ahalko dira 15 eguneko abonamenduak, hilabetekoak, hilabete eta erdikoak, bi hilabetekoak eta bi hilabete eta erdikoak; kasu bakoitzean dagokion kuota aplikatuko da.

9. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Honako hauek ezarri dira:

–4 urtetik beheitikoek doako sarrera izanen dute, betiere gurasoetako bat instalazioetako abonatua bada.

–Alargun-pentsioa baizik kobratzen ez duten emakume alargun erroldatuak kuota ordaintzetik salbuetsirik egonen dira, baldin eta pentsioa lanbide arteko gutieneko soldata baino gehiago ez bada.

–65 urtetik goitiko erroldatuek urteko kuota murriztua ordainduko dute, baldin eta, eskabide baten bitartez, instalazioa neguan goizez soilik 17:00ak arte erabiltzeko konpromisoa hartzen badute. Orobat, kuota bera aplikatuko zaie 65 urtetik goitikoei, erroldaturik ez egonda ere, beren seme-alabak bai erroldaturik badaude.

–Familia ugarietan, 4 urtetik 17ra bitarteko seme-alaben kuotek %25eko murriztapena izanen dute, betiere pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren oinarria ez baldin bada lanbide arteko gutieneko soldata baino gehiago, familia unitateko kide bakoitzeko.

10. artikulua. Egun bateko balioa duten pase edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako arau berezia izanen da instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte paseak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

11. artikulua. Instalazioak abonamenduaren bitartez erabili nahi dituztenek, Udalak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan eskuratuko dute.

12. artikulua. Kiroldegiko instalazioetako jardueren erabiltzaileek (abonatuak ez badira) eta haien laguntzaileek txartel berezia eskatu beharko dute instalazioetan sartzeko. Txartela lehenbizikoz jasotzen dutenek tasa bat ordaindu beharko dute, bai eta fidantza bat ere, txartela Udaleko Kirol Zerbitzuari bueltatzean itzuliko dena. Txartel hori erabili ahal izateko, jarduera baten erabiltzailea izan behar da.

13. artikulua. Urtero Udalak zehaztuko du udako eta neguko denboraldiak noiz hasiko eta noiz amaituko diren, igerilekuak erabiltzeari dagokionez, baita zer ordutegi izanen den urtaro bakoitzean irekitzeko eta ixteko, eta instalazioa zer egunetan egonen den itxirik.

14. artikulua. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte paseak eta arduradunei erakutsi eskatutakoan, bertzenaz kanpora bidaliko baitituzte.

15. artikulua. Instalazioen erabiltzaileek aldiro errespetatuko dituzte instalazioak erabiltzeko arauak; horiek instalazioak erabiltzeko erregelamenduan bildurik daude eta ikusgai daude haien esparru bakoitzean.

16. artikulua. Instalazioetan sartu ahal izateko, nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskinean zehazten diren kuotak.

17. artikulua. Udalaren kiroldegian paserik edo erabiltzeko baimenik gabe sartze hutsa iruzurtzat joko da.

18. artikulua. Urteko erabilera kuotek KPIaren gorakada izanen dute urtero, betiere gorantz biribilduta, alegia, ateratzen den zatikiaren partez goragoko hurrengo osoko zenbakia emanez.

19. artikulua. Taldeek, bai bertakoek bai kanpokoek, instalazioak erreserbatzeko egin nahi dituzten eskaerak Udaleko Kirol Zerbitzuan aurkeztuko dituzte, erreserbarako eskaeraren edo horretarako prestatutako eskabidearen bitartez. Ezarritako kuota ordaindu beharko da, kirol motaren batean ofizialki lehiatzeko antolaturiko abonatuen taldeen kasuan izan ezik, haiendako Udalak kuota berezi murriztuak ezartzen ahalko baititu.

20. artikulua. Ordenantza honetan arautu gabeko orotan, instalazioak erabiltzeko dagoen araudiari jarraituko zaio.

21. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, edo, bertzenaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta harekin bat heldu diren arauetan agindutakoari.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu eta ondorio juridikoak izanen ditu ordenantzaren testua oso-osorik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan eta Estatuko edo Foru Komunitateko Administrazioek toki entitateen egintza edo erabakiak indargabetzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

ERANSKINA

Tarifak

–Urteko erabilera kuota (erroldatuak):

  • Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 76,00 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 113,00 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik goiti): 151,00 euro.
  • 65 urtetik goitikoen kuota (9. artikuluaren arabera): 113,00 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 51,00 euro.

–Urteko erabilera kuota, aldi baterako abonamendua dutenendako (erroldatu gabeak):

  • Haurren urteko kuota (4 -13 urte): 156,00 euro.
  • Gazteen urteko kuota (14 -17 urte): 230,00 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik goiti): 308,00 euro.
  • Gimnasioko kuota, abonatuendako: 297,00 euro.

–Inskripzio kuota (erroldatuak).

  • Haurren kuota (4 - 13 urte): 12,00 euro.
  • Gazteen kuota (14 -17 urte): 35,00 euro.
  • Helduen urteko kuota (18 urtetik goiti): 69,00 euro.

–Udarako kuota bereziak (ordenantza honen 8. artikuluaren arabera), 30 egunetarako:

  • Udako abonamenduaren kuota, haurrendako (4 -13 urte): 49,00 euro.
  • Udako abonamenduaren kuota, gazteendako (14 -17 urte): 72,00 euro.
  • Udako abonamenduaren kuota, helduendako (18 urtetik goiti): 97,00 euro.

–Eguneko sarrera, neguko denboraldian (abonatu gabeak):

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 3,50 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 6,00 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik goiti): 10,00 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), lanegunetan:

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 5,00 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 7,00 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik goiti): 10,00 euro.

–Eguneko sarrera, udako denboraldian (abonatu gabeak), jaiegunetan:

  • Haurren sarrera (4 - 13 urte): 6,00 euro.
  • Gazteen sarrera (14 -17 urte): 8,00 euro.
  • Helduen sarrera (18 urtetik goiti): 11,00 euro.

–Abonatu gabeek instalazioak erabiltzea:

  • Frontoia (ordu bat): 6,00 euro.
  • Tenisa (ordu bat): 6,00 euro.
  • Squash-a (ordu bat): 6,00 euro.
  • Squash-a (ordu erdia): 3,00 euro.
  • Padela (ordu bat): 6,00 euro.
  • Rokodromoa: 6,00 euro.
  • Sauna lehorra: 7,00 euro.

–Instalazioen alokairua (Kirol Zerbitzuak baimena eman ondoan):

Frontoia, elkarteendako eta 4 pertsona baino gehiagoko taldeendako, kideen %50a baino gehiago abonatuak ez direnean

26,00

Kirol pistak (ordu 1), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako.

Erreserbarik egiten ez bada, pistak irekiak egonen dira nahi duten abonatu guztiek erabiltzeko

26,00

Pabilioia (pista osoa)

50,00

Pabilioia (pista erdia)

35,00

Futbol zelaia (2.a, kiroldegiko sarreraren ondokoa), jokatzeko erreserbatu nahi duten kirol talde edo taldeendako.

Erreserbarik egiten ez bada, zelaia irekia egonen da nahi duten abonatu guztiek erabiltzeko.

105,00

(ordu 1, zelai osoa)

155,00

(zelai osoko partida)

52,50

(ordu 1, zelai erdia)

77,50

(zelai erdiko partida)

Futbol zelaia (1.a, instalazioen goialdekoa)

105,00

(ordu bat)

155,00

(partida)

Salak (jarduera, bilera)

26,00 (ordu 1)

–Bertzelako tasak:

Argia frontoi, tenis, padel, squash (ordubeterako) edo kanpoko pistan

2,70

Argia squash-ean (ordu erdirako)

1,50

Argia pabiloian (osoa, ordu baterako)

7,00

Argia pabiloian (erdia, ordu baterako)

3,50

Argia futbol zelaian

10,00

Argia futbol zelaian (zelai erdia)

6,00

Sauna lehorra (abonatuak)

1,00

Igerilekuko kale bakoitzeko (ordu 1), gehienez ere 10 pertsona

35,00

Herritar txartela luzatzea (galdu edo hondatzeagatik)

6,00

Kirolari txartela luzatzea

4,00

Ordubeteko 10 alokairurik edo 10 partidatik goiti futbol zelaian, %30eko deskontua aplikatuko zaie ezarritako tasei, argiaren tasan izan ezik.

Urtebetetze ospakizunera gonbidatua, abonatua izan gabe

1,50 pertsona bakoitzeko

10-15 pertsona 15,00

15-20 pertsona: 23,00

20 pertsonatik goiti, lagun bakoitzeko ezarritako tasa.

Iragarkiaren kodea: L1803481