80. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Burutaingo Kontzejua. Jarduera: familia bakarreko etxebizitzen urbanizazioaren saneamendu-sarea, Burutaingo Kontzejuan (Anue, Nafarroa). Tokia: 8. poligonoa, 443. lurzatia, Burutain.

Olaguen (Anue), 2018ko apirilaren 10ean.–Anueko Udaleko Kudeaketa Batzordeko burua, Maider Ochandorena Cilleros.

Iragarkiaren kodea: L1804881