2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Burlatako Udaleko eta bere erakunde autonomoetako
obra eta zerbitzuetako buruaren izendapena
Burlatako Udaleko alkateak, 2018ko apirilaren 11n, 274. Ebazpena eman du. Hona hemen haren testua:
“Obra eta zerbitzuetako burua izateko B mailako lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, Burlatako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoen artean oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdi murriztuko 9. oinarrian ezarritakoari jarraituz, 2017ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, abenduaren 5ean; ikusirik, halaber, 2018ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 28an, argitaratutako izendapen proposamena. Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.–Oier Aizkorbe Arlegui izendatzea Burlatako Udalaren eta bere erakunde autonomoen obra eta zerbitzuetako buru, eta plantillan 5.1 zenbakiarekin identifikatutako lanpostu hutsa berari adjudikatzea.
2.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta ohartaraztea hilabeteko epea duela, izendapen-jakinarazpen hau ematen denetik aurrera, lanpostuaz jabetzeko. Zinpeko aitorpena edo promesa egin beharko du lanpostuaz jabetu baino lehen, Nafarroako foru araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela dioen aitorpena alegia. Hala egin ezean, Burlatako Udaleko funtzionarioaren izaera lortzeko eskubide guztiak galduko ditu.
3.–Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.
Burlatan, 2018ko apirilaren 11n.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1804966