8. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

255/2017 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Larraunen goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa eman eta, zehazki, instalazio horren onura publikoa deklaratzen duena.

2017ko irailaren 18an, Eduardo Ryan Murúa jaunak, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU ordezkatuz, instalazio elektriko honetarako administrazio baimena emateko eskatu zuen, zehazki haren onura publikoa deklaratzeko eta eraikitzeko administrazio baimena:

–Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU.

–Espedientea: 10832 ENSa (2017-064 Agr.-VGS).

–Instalazioaren kokapena: Larraun.

–Xedea: inguru horretako hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Lekunberri-Larraun” linea elektrikoa berritzea, eroalea aldatuta 100-AL1/17-ST1A-ra, 07.01etik 08.05era bitarteko euskarrien artean.

–Aurrekontua 62.216,01. euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoa betez, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera eta instalazioak ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza jendaurrean jarri ziren (2017ko urriaren 3ko Diario de Navarran eta egun bereko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean), eta Larraungo Udalari bidali zitzaizkion, ikusgai jar zitzan.

Proiektuaren separata bidali zitzaion Larraungo Udalari; ez du deus adierazi horri buruz. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 127. eta 146. artikuluak aplikatuz, ulertzen da ados daudela eskatutako baimenarekin.

Bestetik, abenduaren 1eko 19555/2000 Errege Dekretuaren 127., 131. eta 146. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak Iberdrola Distribución Eléctrica SAUren eskaera igorri zien ukitutako administrazio eta erakundeei.

Espedientean Telefónica España SAUk 2017ko urriaren 16an emandako erantzuna dago; bertan adierazten du ez duela aitzakiarik lanen kontra, baldin eta telekomunikazioko lineekin gurutzaketak eta paralelismoak egiteko indarra duen araudia betetzen bada, batik bat goi eta behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoak (N/Ref.: I-113-17).

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Ustiapen Atalak, 2017ko urriaren 9ko ofizioan, jakinarazi zuen, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, ez duela inolako arazorik ikusten proiektu hori egiteko (2017/594354 espedientea).

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 48/2016 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2016ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. eta 36. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Francisco Javier Juárez Gay industria ingeniariak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete ematen zaizkio obrak gauzatzeko.

3. Zehazki instalazioaren onura publikoa deklaratzea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

4. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz gauzatu beharko dira, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

5. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

6. Baimen hau emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

7. Ebazpen hau igortzea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Ustiapen Atalari.

8. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAUri, Telefónica España SAUri eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

9. Ebazpen hau Larraungo Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko azaroaren 28an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1713829