1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
LABURPENA, Hezkuntzako zuzendari nagusiak abenduaren 27an emandako 637/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, hezkuntza bereziko beken eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleendako laguntzen deialdia onetsi da 2017/2018 ikasturterako.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 380110, eta aldizkari honetako “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko apartatuan.
Lehenengoa.–Beken onuradunak: hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatuak.
Diru-laguntzak: hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe batean eskolatuak.
Bigarrena.–Xedea: behar duten eskatzaileei laguntza ematea 2017-2018 ikasturtean ikasketek sortutako gastua ordaintzeko.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak. Oinarri arautzaileak Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritakoak dira.
Laugarrena.–Zenbatekoa: 185.000 euroko gehieneko gastua; horietatik, 170.000 euro Haur Hezkuntzarako, Lehen Hezkuntzarako eta Bigarren Hezkuntzarako, eta 15.000 euro derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzarako.
Iruñean, 2017ko abenduaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1800249