1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2976/2017 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 18 pertsona izendatzen dituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n emandako 279/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo izateko 18 lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 27ko 833/2017 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 18an.
Eta, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 2ko 2489/2017 Ebazpenaren bidez, 18 izangai esleitu zitzaizkion Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolari kategoriaz igotzeko lehiaketan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa egiteko.
Lehiaketako elementuen kalifikazioa eginik, deialdiaren oinarrietan aurreikusitako prestakuntza ikastaroa bukaturik, eta lanpostu hutsak hautatuta, zuzendaritza nagusi honek bete beharreko lanpostuetan sartzen diren hautagaien izendapena egiteko proposamena jaso du, esleitu beharreko lanpostuak zehaztua duena.
Hori guztia kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 10.1 oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da izendapenak egin eta lanpostuak esleitzea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Honakook izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-kabo lanposturako: Alberto Ceberio Ortuzar, César Zilbeti Costalago, Miguel Ángel Malumbres Murillo, José Javier Ruiz Zubicoa, Patxi Bejarano Elizagaray, Fernando Plaza Lasheras, Iván Ayuela Del Barrio, Raúl Oscáriz Zábaco, Andrés Martinez Modrego, Luis Miguéliz Andueza, Juan Manuel Arbeloa Yerro, Mikel Aingeru Gurutziaga Tejerina, Daniel Melero Magallón, Ignacio Olza Arizaleta, Luis Santafé Barcos, Pedro Manuel Belaunzarán Barno, Daniel Álvarez de Eulate Ezquerro eta Haritz Arocena Riveira jaunak.
2. Honako lanpostu hauek esleitzea:
–Alberto Ceberio Ortuzar jaunari, 3647. lanpostua, Tafallako Parkeari atxikia.
–César Zilbeti Costalago jaunari, 5747. lanpostua, Zangozako Parkeari atxikia.
–Miguel Ángel Malumbres Murillo jaunari, 6511. lanpostua, Tafallako Parkeari atxikia.
–José Javier Ruiz Zubicoa jaunari, 6060. lanpostua, Azkoiengo Parkeari atxikia.
–Patxi Bejarano Elizagaray jaunari, 4759. lanpostua, Tafallako Parkeari atxikia.
–Fernando Plaza Lasheras jaunari, 6063. lanpostua, Azkoiengo Parkeari atxikia.
–Iván Ayuela Del Barrio jaunari, 7571. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Raúl Oscáriz Zábaco jaunari, 6061. lanpostua, Azkoiengo Parkeari atxikia.
–Andrés Martínez Modrego jaunari, 6054. lanpostua, Zangozako Parkeari atxikia.
–Luis Miguéliz Andueza jaunari, 6065. lanpostua, Azkoiengo Parkeari atxikia.
–Juan Manuel Arbeloa Yerro jaunari, 425. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Mikel Aingeru Gurutziaga Tejerina jaunari, 7916. lanpostua, Nabaskozeko Parkeari atxikia.
–Daniel Melero Magallón jaunari, 4835. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Ignacio Olza Arizaleta jaunari, 6059. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Luis Santafé Barcos jaunari, 5744. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Pedro Manuel Belaunzarán Barno jaunari, 5749. lanpostua, Zangozako Parkeari atxikia.
–Daniel Álvarez de Eulate Ezquerro jaunari, 5745. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
–Haritz Arocena Riveira jaunari, 6055. lanpostua, Lodosako Parkeari atxikia.
3. Aditzera ematea izendatutakoek 2018ko urtarrilaren 1ean jabetu beharko dutela lanpostuaz, hala ez egiteko behar bezala justifikaturiko arrazoirik ez badago.
4. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau igortzea Barneko Zuzendaritza Nagusiari, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolako Zuzendaritzari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie, behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2017ko abenduaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1715058