8. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, prebentzio, sustapen eta gizarte-lankidetzarako proiektuak eta/edo jarduerak garatzen dituzten parte-hartze sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko 2018. urteko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean lor daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 376087.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

Deialdi honetara bilduz gero, jendearen partaidetzarako entitateek baldintza hauek bete behar dituzte:

Legez eratuta eta Elkarteen Udal Erregistroan modu ofizialean inskribatuta egotea diru-laguntzaren eskabidea aurkezten den unean. Bermatu behar dute, halaber, beren lege ordezkariak baduela behar adinako ahalmena deialdi honetara biltzeko eta entitatearen izenean konpromisoak hartzeko.

Irabazteko asmorik ez izatea eta beren estatutuetan deialdi honetako 2. puntuan adierazi direnetariko bat agertzea.

Beren proiektuak Tuteran garatzea.

Ezin izanen dute deialdi honetan parte hartu talde profesionalek eta/edo erdiprofesionalek, ez eta deialdi hau dela bide onura ekonomikoa lortzeko asmoz berariaz antolatzen direnek ere.

Tuterako Udalarekiko zerga betebeharrak beteak izatea.

Aurreko deialdietan ezarritako baldintzak bete ez dituztenei diru-laguntza ukatuko zaie.

Laguntza hartzen duten proiektuak gauzatzeko epea ez da urtebete baino luzeagoa izanen eta deialdiko urtean burutuko dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra).

Pertsona eta entitate hauek diru-laguntza eskatzen ahal dute proiektuak gauzatzeko:

1.–Entitate eta elkarte irabazi asmorik gabeak, Tuteran helbidea izanik Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

2.–Entitate eta elkarte irabazi asmorik gabeak, Tuteran helbidea ez izanik ere, Udalaren intereseko proiektu eta/edo jarduerak egiten badituzte.

3.–Ordezkaritza sindikalean ari diren erakunde, entitate edo taldeek ez dute deialdi honetan parte hartzen ahal.

B) Proiektuen betebeharrak:

Diru-laguntza ematen ahal zaie esku-hartze sozialeko edo gisako proiektuei, baldin eta toki araubidearen oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legean eta harekin bat datozen gainerako legeetan arautzen diren udal eskumeneko zerbitzuen osagarriak edo ordezkoak badira edo toki interesekoak badira eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuarekin bat etortzen badira.

C) Xedea:

Irabazi-asmorik gabeko entitateen programak bulkatzea, horien helburua baldin bada edukiak garatzea eta laguntza teknikoa ematea elkarteei eta beste entitate batzuei, Tuteran gizarte arazoen prebentziorako eta arazoak dituzten pertsonak laguntzeko eta gizarteratzeko proiektuak garatzeko.

Baterako jarduketak sustatu edo bulkatzea, lankidetzaren eta zenbait baliabide erabiliz, sostengurako gizarte sareen garapenean lagunduz.

Gizarte sarea eta boluntarioen lana sustatzea, komunitatearendako baliabide egonkorrak baitira, biztanleriako zenbait talde edo sektoreren gizarteratze beharretara egokituak.

D) Oinarri arauemaileak:

Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. Telefonoa 948826761.

E) Zenbatekoa: 95.000 euro, 2017ko aurrekontua behin behiko onestearen mendean.

F) Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea eskaria egiten den urteko urtarrilaren 31n bukatuko da, hura jaieguna izan ezik, orduan hurrengo egun baliodunean izanen baita.

G) Bestelakoak: balorazio irizpideak:

–Aurkeztutako proiektuari dagokionez: 20 puntu:

1.–Gauzatu beharreko proiektuari buruzko informazioa.

2.–Proposaturiko helburuak, jarduerak eta metodologia deialdi honen xedearekin bat etortzea.

3.–Proiektuaren egokitzapena deialdi honen xedeetara:

  • Parte hartzaileen arteko ezagutzari, harremanei eta bizikidetzari ateak irekitzea, eta adierazpena, sormena eta jendearen partaidetza gauzatzeko aukera ematea.
  • Lortu beharreko helburuaren araberako jarduketa sorta zabal eta askotarikoa eskaintzea.

Koordinazioa hirian lan egiten duten gainerako entitateekin.

Koordinazioa eta lankidetza Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.

–Entitate eskatzailearen gaitasunari eta haren xedeei dagokienez: 30 puntu:

Haren esperientzia, eta Tuterako herriarekiko lotura.

Elkarte sarea gehiago hobetu eta sustatuko duten eta biztanleriaren premiak aseko dituzten ekimen berrien agerpena.

Elkartegintzako proiektu egonkorrak sortzeko gaitasuna.

Boluntarioek proiektuaren antolaketan eta garapenean parte hartzea.

5. Gizarte bizitza aktiboa izateko mugak eta zailtasunak dituzten pertsonen artean (gizarte zerbitzuen erabiltzaileak, izan daitezkeen bertzelakoak, etab.) ahalik eta jende gehienen partaidetza eta etortzea bulkatuko duten ekintzek izatea lehentasuna.

6. Proiektuak onuradunen behar eta eskakizunei erantzutea.

7. Proiektuaren gaitasun berritzaile eta integratzailea.

–Proiektuaren aurrekontu osoari dagokionez: 10 puntu:

1.–Aurrekontua bat etortzea egin nahi diren jarduerekin.

2.–Proiekturaren kofinantzaketa maila: erabiltzaileen ekarpenak, entitateak aurreikusi dituen bertze finantzabide batzuk.

Ematen diren diru-laguntzak aurkeztutako proiektuak lortutako puntuazioaren heinekoak izanen dira.

Tuteran, 2017ko abenduaren 18an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1714799