2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
2017ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2017ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.
Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 20an.
Arantzan, 2017ko abenduaren 11n.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.
2017KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
1) Idazkaria, batasunean Igantziko Udalarekin. Maila: A. Egoera: hutsik. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).
2) Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %3,36. Antzinatasuna: 4 bosturteko. Gradua: 3. Familia laguntza: ez. Egoera: jardunean. Euskara maila: 3 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).
3) Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarriak: %15 Familia laguntza: Bai. Egoera: jardunean. Euskara maila: 2 A (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).
Bitarteko langileak administrazio-araubidean
1) Idazkaria, batasunean Igantziko Udalarekin. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarriak: %3,72. Antzinatasuna: 3 bosturteko. Egoera: jardunean. Euskara maila: 4 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 30ean egin bilkuran onetsi).
Funtzionarioen izenen zerrenda
1) Josetxo Urreta Arribillaga. Maila: C. Gradua: 3. Zerbitzu onartuen data: 1992-03-02. Lanpostua: administrari-ofiziala. Administrazio egoera: jardunean.
2) Angel Urtxegi Telletxea. Maila: D. Zerbitzu onartuen data: 2011-02-07. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.
Administrazio araubideko bitarteko langileen izen zerrenda
1) M.ª Jose Larraioz Ariztegi. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.
Iragarkiaren kodea: L1714132