77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Alkatetzaren ordainsaria esleitzea

Vianako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako udalbatzek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.

Azterturik abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen duela konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat Nafarroako udalei, zeini eta, hain zuzen ere karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkietenei.

Horrenbestez, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1. Astean 20 orduko dedikazio partzialeko araubidea ezartzea alkatearendako, bere karguan aritzeko. Urtean 18.000,00 euroko ordainsari gordina jasoko du, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 pagetan banatuta, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean.

2. Erabakiak 2018ko apirilaren 1ean hartuko du indarra, eta indarrean egonen da Osoko Bilkurak gai honi buruzko beste erabaki bat hartu arte.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da, eta argitaratzen denetik sortuko dira ordainsariak eta sariak, atzeraeragina dutela, erabakian xedatutakoari jarraikiz.

Vianan, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1804313