77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak ezarritako hamabost eguneko epea iraganik erreklamazio bakar bat aurkeztuta, eta Osoko Bilkurak berariazko erabakia harturik erreklamazioari buruz eta aurrekontu orokorra behin betiko onesteari buruz, 2018ko martxoaren 22ko bilkuran, behin betiko onetsi da 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarra.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARREREN aurrekontua:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 94.200 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 23.000 euro.

3. kapitulua. Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 7.040 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 151.120 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 24.500 euro.

7. kapitulua.–Transferentziak Administrazio Orokorretik toki entitatera: 21.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 320.860 euro.

GASTUEN aurrekontua:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 146.300 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 90.200 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 27.700 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 44.660 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 12.000 euro.

Gastuak, guztira: 320.860 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa bete beharrez.

Ollaranen, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Iragarkiaren kodea: L1804397