77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena, Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduei zuzendutako 2018ko literatura lehiaketaren deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 394023.

Iruñeko Udalak “Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduei zuzendutako 2018ko literatura lehiaketaren” deialdia egin du, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko ordenantza orokorrean xedatuari jarraikiz, zeina argitaratu baitzen 2006ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17an.

1.–Xedea.

Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduei zuzendutako 2018ko literatura lehiaketa.

Lehiaketaren xedea da Iruñeko eta Iruñerriko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ipuin eta komiki modalitateetan egindako lanik onenak saritzea.

2.–Sariaren modalitatea.

Sari modalitate hauek ezarri dira (bai euskaraz bai gaztelaniaz):

  • Ipuin modalitatea:
  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak.
  • C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • D kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.
  • Komiki modalitatea:
  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • B kategoria: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.–Kulturako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1805050