2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAIZETA
Gainbalioaren gaineko zerga 2018rako. Onespena
Orbaizetako Udalak, 2018ko otsailaren 19an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea lurren balio-gehikuntzaren (gainbalioa) gaineko zergan aplikatzeko gehieneko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 172.etik 175.era bitarteko artikuluetarako abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera. 2017an izan ziren tasari (%14,14) eta gainerako baldintzei eusten zaie, zergari buruzko arau erregulazio berriaren aurka ez dauden bitartean.
Halaber, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatu 2/1995 Foru Legearen artikuluan xedatuarekin bat.
Jakinarazten da, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan harturik erabaki honen aurka aurkezten ahalko direla, aukeran, honako hauek:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.
Orbaizetan, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.
Iragarkiaren kodea: L1804212