2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizienteak
eta karga-tasak 2018rako
Milagroko Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
“Lehenbizikoa.–Sortzapenaren unean lurrak izaten duen balioaren gainean aplikatuko diren koefizienteak onestea, bai eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren tarteen karga-tasak ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 176.2 artikuluetan, abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak emandako testuaren arabera, ezarritakoarekin bat. Hona hemen koefizienteak eta karga-tasak:
URTEAK | KOEFIZIENTEAK | KARGA-TASAK |
20 urte edo gehiago | 0,63 | %11 |
19 | 0,58 | %11 |
18 | 0,51 | %14 |
17 | 0,36 | %14 |
16 | 0,21 | %25 |
15 | 0,06 | %25 |
14 | 0,06 | %25 |
13 | 0,06 | %25 |
12 | 0,06 | %25 |
11 | 0,06 | %25 |
10 | 0,06 | %25 |
9 | 0,06 | %25 |
8 | 0,06 | %25 |
7 | 0,06 | %25 |
6 | 0,06 | %25 |
5 | 0,06 | %25 |
4 | 0,06 | %25 |
3 | 0,11 | %8 |
2 | 0,13 | %8 |
1 | 0,13 | %8 |
Urtebetetik behera | 0,06 | %8 |
Bigarrena.–Onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Onespen honen kontra Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan aipatzen diren errekurtsoak aurkezten ahal dira.
Milagron, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1804319