77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Interesdun guztiei jakinarazten zaie trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2018ko ekitaldiko zerga kobratuko dela.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, apirilaren 3tik maiatzaren 15era, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 7an kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2018ko apirilaren 9an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1804740