77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

2018ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2018ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa 15 egun baliodunean Udal Idazkaritzan jendaurrean paratuko dira, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin bat.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko dira, eta beteko da bakoitzaren laburpena argitaratzeko tramitea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2018ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1804438