77. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetzaren eginkizunak beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak, 2018ko martxoaren 26an, 232/2018 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Udal honetako alkatea, justifikatutako arrazoiak direla-eta, udalerritik kanpo izanen denez 2018ko martxoaren 29tik apirilaren 2ra, biak barne, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, eta esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBATZI DUT:

1. Lehen alkateorde Berta Arizkun Gonzalezen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2018ko martxoaren 29tik apirilaren 4ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea”.

Burlatan, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1804249