76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aurrekontuko 4/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4/2018 aldaketa Udalaren 2018ko aurrekontuan, kreditu berezia baita.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Vianan, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1804306