76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2018ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 1/2018 zenbakiko aldaketa, kreditu berezian oinarritua, Udalaren 2018ko aurrekontuan.

Aurrekontuko aldaketaren hasiera bateko erabakia 46. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2018ko martxoaren 6an, eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onesten eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

KREDITU BEREZIAK

1

3232

62203

Del Camino DBHI ikastetxe publikoko estalkia aldatzea

106.232,82 euro

1

3232

62204

Oztopo arkitektonikoak kentzea Ricardo Campano eta Del Camino DBHI ikastetxeetan

102.044,01 euro

1

1700

69200

Basolanetarako 2017-2018 kanpaina (2014-2020 LGP (LGENF-NG))

61.437,96 euro

1

1532

6190001

Serapio Urra kaleko (ekialdea) zoladura eta sareen berritzea

266.141,56 euro

FINANTZABIDEA

1

87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

535.856,35 euro

Vianan, 2018ko martxoaren 28an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1804300