76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Jarduera-lizentzia ematea

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 56.2 artikuluan eta 93/2006 Foru Dekretuaren 71.2 artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Alkatetza honen ebazpenaren bidez honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2018ko martxoaren 19a. Sustatzailea: Hernández Samanes Alfonso Félix Fernando y Florencio SK. Haragitarako ardi azienden nabea jartzea. Tokia: Valtierrako katastroko 2. poligonoko 482. lurzatia.

Valtierran, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1804190