76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

2018ko lan egutegia onestea Udalaren zerbitzuko langileentzat

Udalak 2018ko urtarrilaren 29an egindako osoko bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen aho batez, besteak beste, eta hona hemen haren xedapen zatia:

Bigarrena.–2018ko lan egutegia onestea Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileentzat.

Kontuan harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Ikusirik abenduaren 20ko 115/2017 Foru Dekretua eta 614/2017 Ebazpena, ekainaren 1ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2018ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta Ogasuneko Informazio Batzordeak (Kontuen eta Langileriaren Batzorde Bereziak) 2018ko urtarrilaren 22an aldeko txostena eman ondoren, PROPOSATU DA:

Lehendabizikoa.–Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Abuztuaren 17a, 18a, 20a, 21a, 22a, 23a eta 24a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 18a: Esperantzaren Andre Maria (herriko jaia).

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, bulegoetako eta lantaldeko langileendako, 1.592 izanen da, abenduaren 20ko 138/2017 Foru Aginduaren arabera, eta honela banatuko da:

Eguneko lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, egun baliogabeen kopurua egokitzeko zaindariaren jaietan (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Valtierrako Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 13:30era arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, udaltzainendako, 1.554 izanen da, goizeko eta arratsaldeko txandetan eta igande eta jaiegunetan lan egiteagatik, irailaren 28ko 79/2016 Foru Dekretuaren arabera, eta eguneko lanaldia 8 ordukoa izanen da.

Ordutegi malgua ezartzen da, martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat; ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izanen da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:30era eta 14:30etik 17:30era.

Ordutegi malgua ezarrita ez duten lekuetan, nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00etara; gainerako 30 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 7:30etik 8:00etara eta 15:00etatik 15:30era.

Bestalde, lantaldeko langileek ere ordutegi malgua dute, urte sasoiaren arabera, honela:

–Urritik apirilera, lanaldi zatitua dute, ordutegi honekin: 8:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 17:30era.

–Maiatzetik irailera, lanaldi jarraitua dute, 6:00etatik 13:00etara.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako erabaki honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2018ko lan egutegian.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Valtierrako Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Erabaki hau, lan egutegiarekin batera, Udaleko langile guztiei jakinaraztea.

Erabaki hau ez da irmoa administrazio bidean, eta haren aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

1.–Aukeran berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen udal organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakiaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei jarraikiz. Ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu harik eta espresuki ebatzi arte edo ezarritako berraztertzeko errekurtsoaren ustezko ezespena gertatu arte.

2.–Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz. Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3.–Zuzenean, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 eta 10.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Valtierran, 2018ko martxoaren 2an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1803008