76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

Zenboraingo Kontzejuaren belarren enkantea

Udalak gutun-azal itxien bidezko enkantea eginen du Zenboraingo Kontzejuaren belarrak errentamenduan emateko, artegia kenduta, behin betiko adjudikazioa egiten denetik 2023ko abenduaren 31ra bitarte. Hasierako prezioa urteko 1.000 eurokoa izanen da, eta urtero igoko da KPIaren igoeraren arabera.

Untzitiko Udalaren Idazkaritzan aurkeztu behar dira eskaintzak, dokumentazio osagarriarekin batera, 15 egun naturaleko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Idazkaritza Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan dago, Urrotz-Hirian bai Elon.

Enkantean parte hartzeko, aldez aurretik 20 euroko fidantza ordaindu behar da nahitaez Udalaren Diruzaintzan.

Enkantearen baldintza-agiria honako hauetan dago: Kontzejuaren egoitzan, Udalaren Idazkaritzan eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan, Urrotz-Hirian bai Elon.

Untzitin, 2018ko martxoaren 22an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1804229