76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan (Hirigintza/Jarduera-lizentziak) jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Espedientearen zenbakia: (000158/2017). Sustatzailea: Autoreciclaje Tudela SL. Jarduera: zentro baimendua, ibilgailuak eta makinak tratatzeko bizitza baliagarria bukatutakoan (ezartzea). Tokia: País Vasco kalea, 20 (Aragón kalea, 1arekiko kantoian), Las Labradas industrialdea (38/414/2/1a4).

Tuteran, 2018ko martxoaren 28an.–Zinegotzi ordezkaria, Daniel López Córdoba.

Iragarkiaren kodea: L1804194