76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

2018ko aurrekontuaren aldaketak. Hasierako onespena

Udaleko Osoko Bilkurak, legezkoa den quorumarekin, 2018ko aurrekontuaren zenbait aldaketa onetsi zituen 2018ko apirilaren 13an egindako bilkuran.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Ogasuneko, Gizarte Ekonomiako, Enpleguko, Merkataritzako eta Turismoko Zuzendaritzan (Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorra) -Udaletxe plaza z.g., 1. solairua, 948420206-, hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Behin epe hori iraganda erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, aipatutako aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi direla joko da. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, hala gertatu dela argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behin betiko testuarekin batera.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 13an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1804994