76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2018ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 659,43 euroko kreditu-gehigarriaren espedientea, 2018ko gastuen aurrekontuko 1690,62300 partidan (Banda zabalaren kanalizazioa ezartzea), baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dena.

Espedientea Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraituz.

Oteitzan, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1804285