76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Ordenantza fiskal batzuen hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2018ko martxoaren 20an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako ordenantza fiskal hauek:

–Hirigintza-espedienteen tramitazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Agirien jaulkitzea eta tramitazioa arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Orotariko jardueren, abiarazteen eta ikuskapenen tramitazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

–Betearazte subsidiarioko espedienteen eta aurri-espedienteen tramitazioa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantzak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten badu, Udalaren Osoko Bilkurak ebatziko du horren inguruan, eta behin betiko onetsiko.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Oloritzen, 2018ko martxoaren 23an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1804181