76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

512/2018 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 378/2017 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Edgar Gil Antona jaunak jarri zuen aipatutako epaitegian.

Edgar Gil Antona jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak otsailaren 5ean emandako 13E/2018 Foru Aginduaren kontra. Foru agindu horren bidez, gora jotzeko errekurtsoak metatu eta ezetsi ziren, hain zuzen ere Julián Cerdán Arizcuren jaunak (Nafarroako eta Errioxako Nekazaritzako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialaren izenean), Edgar Gil Antona jaunak eta José Ignacio Pascal Gallegos jaunak aurkeztutakoak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 1472/2017 Ebazpenaren aurka. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko nekazaritzako ingeniarien bost lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, bai eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea 378/2017 prozedura laburtuan gauzatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Administrazioarekiko auzi-errekurtso hori Edgar Gil Antona jaunak jarri zuen aipatutako epaitegian.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea autoetan demandatu gisa agertu ahal izateko, ebazpena argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian.

3. Ebazpen hau igortzea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta Edgar Gil Antona jaunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1804872