76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Laburpena, Galar Zendeako herritarren bizi kalitatea babestu, garatu eta hobetzeko proiektu eta ekintzetarako diru-laguntzen deialdiena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 393039.

1.–Xedea

Oinarri hauen xedea da diru-laguntzak emateko irizpideak eta prozedura egituratu eta finkatzea, Galar Zendeako herritarren bizi kalitatea babestu, garatu eta hobetzeko egokitzat jotzen diren proiektu eta ekintzei ematen zaizkien diru-laguntzen esparruan.

2.–Onuradunak:

Diru-laguntzak jaso ahalko dituzte honako baldintza hauek frogatzen dituztenek:

–Deialdiaren xede diren jarduerak irabazi asmorik gabe egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, beren jarduerak Galar Zendeako herritarrei onura ekartzen diela frogatzen dutenak.

–Udalerriko zerga arloko betebeharrak eguneratuak izatea.

3.–Oinarri arautzaileak:

Oinarri arautzaileak Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daitezke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans) eta www.cendeadegalar.es udal webgunean.

4.–Aurkezteko epea:

2018ko ekainaren 20ra arte.

Getze Galarren, 2018ko apirilaren 6an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1804932