76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 33. lurzatian. Behin betiko onespena

Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, hiri-jarduketarako plan bereziek indarra har dezaten nahitaezko beharkizuna da behin betiko erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Horregatik argitaratzen da hurrengo Hiri-jarduketarako plan berezia onesteko behin betiko erabakia; hona hemen:

“Ikusirik hasiera batean onetsi zela antolamendu xehatuko determinazioak ezartzen dituen plan berezi bat, udalerri honetako Udal plan orokorraren garapena, eta hura jendaurrean hilabetez edukitzeko tramitea bete dela; ikusirik ez dela alegaziorik aurkeztu eta ikusirik, orobat, espedienteko txosten teknikoa eta juridikoa; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 22.2.c) artikuluak ematen dituen eskumenak erabiliz, aho batez erabaki da:

1.–Behin betiko onestea 2. poligonoko 33. lurzatiaren geometria birdefinitzeko plan berezia, Etxauriko Abadia kaleko 6. zenbakian.

2.–Agiriaren ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zuzendaritza Nagusira igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.”

Etxaurin, 2018ko apirilaren 12an.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 33. lurzatian (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1804938