76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Aldaketa, 1. banaketa eremuko 1. sektoreari buruzko (Bekolanda) xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Etxalarko Udalak, 2018ko apirilaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planaren 1. banaketa eremuko 1. sektoreari buruzko xehetasun-azterketaren aldaketa (5.etik 16.era bitarteko lurzatiak, biak barne, Bekolanda parajean), Isga Inmuebles SAk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin bat.

Etxalarren, 2018ko apirilaren 13an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1805047