76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, 2018an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 393448.

Xedea: 2018an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak arautzea.

Diru-laguntza honen xedea da tresna bat sortzea sostengu ekonomikoa emateko Lizarrako eskualde oinarrizkoko auzokideak diren (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) eta larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familia unitateei, ekonomiaren aldetik eta/edo gizarte eta osasunaren aldetik gabezia frogatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrak estaltzeko zailtasunak dituztenei. Aipatu diren egoerak ez makurtzeko edo kroniko ez bilakatzeko emanen dira laguntzak.

Onuradunak: Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden familia unitateak.

Oinarri arautzaileak: laguntza honen oinarri arautzaileak, deialdia onesteko erabakiaren eranskinean ageri dira, hau da 2018an, Lizarrako eskualde oinarrizkoan (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin) larrialdi sozialean dauden pertsona edo familia unitateei laguntza ekonomikoak emateko deialdia arautzen duen horretan.

Zenbatekoa: deialdirako zenbateko osoa 25.305 eurokoa da.

Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarte izanen da.

Lizarran, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1804926