76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udalak, 2018ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Hasierako onespenaren iragarkia 2018ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an, jendaurrean eduki eta alegazio eta erreklamazioetarako epea ireki beharrez.

Ezarritako epea inork erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsi den aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 867.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 30.000 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 720.300 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.434.710 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 526.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.578.010 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.246.300 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 1.900.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 213.000 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 212.710 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 3.578.010 euro.

Cortesen, 2018ko martxoaren 27an.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1804238