76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa Udal Planean, Corralazos karrikako 1eko eraikinari buruzkoa. Behin betiko onespena

Cascanteko Udalak, 2014ko ekainaren 2an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Cascanteko Udal Planeko aldaketa, Ana María Roncal Miramonek sustatua, Cascanteko Corralazos karrikako 1eko eraikinari dagokiona, jendaurrean izan da, Udalak 2014ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi ondoan, eta inork ez du alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu haren kontra.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan ezarriarekin bat, Udalak, osoko bilkuran, erabaki du:

Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea Ana María Roncal Miramonek Udal Planean sustatutako aldaketa, Cascanteko Corralazos karrikako 1eko eraikinari dagokiona.

Bigarrena.–Igortzea agiriaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, behin betiko onetsi ondoko hamabost egunean.

Hirugarrena.–Behin betiko onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematen, erabaki honen kontra ondoko errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

1. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Gómara Ruiz.

ERANSKINA

Aldaketa Udal Planean, Corralazos karrikako 1eko eraikinari buruzkoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1804731