76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 67.tik 70.era bitarteko lurzatietan. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2018ko martxoaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia, eraikinetako solairuarteak bizitegi-erabilerara berregokitzeko eta beheko solairuaren zati bat bizitegi-erabileraren osagarri diren bestelako erabileretara moldatzeko (erabilera aldaketa eta dentsitatea handitzea), sustatzailearen jabetzetan, Burlatako 1. poligonoko 67.tik 70.era bitarteko lurzatietan. Raúl Belloso Luquik aurkeztu du Laboratorios ACPG EI Naturalista ordezkatuz.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79.1 artikuluetan xedatuarekin bat.

Burlatan, 2018ko apirilaren 4an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1804583