76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Hiri-jarduketarako plan berezia, zuzkidura-jarduketa batzuen eta irisgarritasunari buruzko jarduketa batzuen tramitazioa sinplifikatzeko. Hasierako onespena

Burlatako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2018ko martxoaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Burlatako Udalak sustaturiko Hiri-jarduketarako plan berezia, Burlatako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzeko. Horren bidez, zuzkidura-jarduketa batzuen eta irisgarritasunari buruzko jarduketa batzuen tramitazioa sinplifikatzen da, Burlatako Udalak behin-behinekoz onetsi duen Udal Plan Orokorrean sartuak diren determinazio arau-emaileekin bat etorriz. Helburua da aipatu determinazioak indarrean jartzea Udal Plan Orokorra behin betiko onetsi baino lehen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoa aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Burlatan, 2018ko martxoaren 26an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1804280