76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2018ko ordenantza fiskalak. Behin betiko onespena

Burlatako Udalak, 2017ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskal hauetan, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzeko:

–2. ordenantza: Hiri-lurren balio-gehikuntzari buruzko ordenantza fiskala.

–5. ordenantza: Agiriak luzatu eta tramitatzea arautzen duen ordenantza fiskala.

–7. ordenantza: Hirigintza-lizentzien tramitazioa, obren erantzukizunpeko adierazpena, aurretiazko komunikazioa, obren ikuskaritza-espedienteak eta hirigintzako bestelako jarduketak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–13. ordenantza: Hilerriko zerbitzuak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–15. ordenantza: Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzua eta atseden emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–20. ordenantza: Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzea arautzen duen ordenantza fiskala.

–21. ordenantza: Herriko jabari publikoko zoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik (2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 21ekoa, hasierako onespenaren iragarkia), ordenantza horiek behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da.

Burlatan, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko VI. kapituluko 172.etik 178.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga zuzeneko zerga bat da, lur horiek izaten duten balio-gehikuntza kargatzen duena, gehikuntza hori agerian geratzen denean lur horien jabetza edozein tituluren bidez eskualdatzearen edo lur horiek erabiltzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, sortu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Zerga honen ondorioetarako, kategoria hauetakoren batean sartzen direnak hartuko dira hiri-lurtzat, udal baten katastroan edo katastro-erroldan hiri-unitate higiezin gisa egon ala ez egon:

a) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko foru legeek hiri lurzorutzat hartutako lurzorua edo hirigintzako planeamendu orokorrean urbanizagarri sektorizatutzat hartzen den lurzorua, bai eta urbanizagarri gisa sailkatutako gainerako lurzorua ere, hura sektorizatu duen hirigintza tresna onetsi denetik beretik.

b) Gutxienez ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, urak hustekoa eta argindarraren hornidura dituzten lurrak, hirigintzan haien sailkapena zeinahi dela ere, eta orobat azaleraren erdia bederen eraikinek finkaturiko eremuetan dauden lurrak.

c) Landa-lurrak, baldin eta bertan nekazaritzarako erabilera hutsaldu duten jarduketarik egin bada, nahiz eta horrek lurzoruaren izaeran aldaketarik eragin ez.

d) Eraikuntzek okupatutako lurzoruak eta horiei itsatsiak zein horien mendekoak.

e) Industria jardueretarako okupatutako lurzoruak, baldin eta jarduera horiek bertan gauzatzen badira.

3. Aurreko atalean xedatutakoarekin bat hiri-lurtzat jotzen ez diren lurzoruak landa-lurtzat joko dira, eta aipatu lurzoru horiek izaten ahal duten balio gehikuntza ez da zerga honi loturik egongo.

Salbuespenak

3. artikulua. Honako egintza hauengatik agertzen diren balio-gehikuntzak zerga honetatik salbuetsirik egongo dira:

a) Ezkontideek ezkontza sozietatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren ondasun komunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, dohaintzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, esan diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etengo ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibortzio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Zortasun eskubide edozertarikoak eratu eta eskualdatzea.

4. artikulua. Halaber, zerga honetatik salbuetsirik daude balio-gehikuntzak, zerga hori ordaintzeko eginbidea pertsona edo entitate hauei dagokienean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, autonomia erkidegoak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Burlatako udalerria eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo udalerri hori osatzen dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, montepioak eta mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.

f) Itzulkizun diren emakida administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 1. Honako hauek dira zergaren subjektu pasiboak, zergadun gisa:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi-asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz gozamen eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona.

Letra honetan aipatzen diren kasuetan, lurraren eskuratzailea edo delako eskubide erreala noren alde eratzen edo eskualdatzen den, huraxe hartuko da zergadunaren ordezko subjektu pasibotzat; zergaduna Espainian bizi ez den pertsona fisikoa denean.

Eskuratzailea zergadunaren ordezkoa bada, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izango du betiere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

2. Hipoteka-zordunek ohiko etxebizitzaren gainean egiten dituzten eskualdaketetan, baldin eta etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunpean duen bakarra bada, higiezina eskuratzen duen entitatea zergadunaren ordezkoa izango da, eta ezin izango dio kargaren zenbatekoa jasanarazi zergadunari, honako kasu hauetan:

a) Finantza-entitate batek eskatuta abiarazitako prozedura judizial batean.

b) Etxebizitza notario bidez judizioz kanpo saltzen den kasuetan (Hipoteka Legearen 129. artikulua).

c) Etxebizitza ordainean ematen denean, hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin hipoteka-betearazpenaren ordezko neurri gisa erdietsitako akordioen ondorioz.

d) Etxebizitza finantza-entitate hartzekodun baten, haren higiezin-filialen edo haren aktibo-kudeaketarako entitateen alde eskualdatzen den gainerakoetan, zeinak Kreditu-erakundeak berregituratu eta konpontzeari buruzko azaroaren 14ko 9/2012 Legean definitzen baitira.

3. Hipoteka betearazpen judizial edo ez-judizial bat egiten ari den bitartean hipoteka-zordunek ohiko etxebizitzaz beste ondasunak direla-eta egindako eskualdaketetan, konkurtso-prozeduraren esparruan, higiezina eskuratzen duen finantza-entitatea zergadunaren ordezkotzat joko da, eta hari ordainarazten ahalko zaio haren kargaren zenbatekoa.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Zerga honen oinarria da hiri-lurren balio-gehikuntza erreala, sortzapenaren unean agertzera emana eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. artikulua. 1. Hiri-lurren balio-gehikuntza erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematiko hau aplikatuko da:

ZO= KB * U * %X

Bertan:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balio-gehikuntza erreala.

KB = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balio-gehikuntza zenbat urtetan zehar gertatu den.

%X = Finkatutako portzentajea, lurraren balio-gehikuntza zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

BALIO-GEHIKUNTZA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

1 eta 5 urte bitarte

10 urtera bitarte

15 urtera bitarte

20 urtera bitarte

%3,0

%2,9

%2,7

%2,7

2. Lurren eskualdaketetan, zergaren sortzapenean lurrek duten balioa izango da indarra duen balorazio txostena aplikatzearen ondoriozkoa, ondasun berezitzat harturiko zati badira ere edo eskualdatutako ondasun higiezinaren banako balioa zehaztu gabe badago ere.

Aurrekoa gorabehera, lurraren eskualdaketa egiten den unean indarreko balorazio txostenean azaltzen ez bada lurrak zerga honen ondorioetarako duen hiri-lur izaera hori, eta, era berean, lurraren hirigintzako ezaugarriak aldatu badira eta, horrenbestez, balorazio txostenean azaltzen direnak bezalakoak ez badira, behin-behineko likidazioa egingo da balorazio txosten horretan azaltzen den baliotik abiatuta. Behin balorazio txosten berria onetsitakoan, non sortzapenaren unean egoera berriarekin bat datorren balioa esleituko baitzaio lurrari, behin betiko likidazioa igorriko da, zergaren sortzapenaren datarekin, eta ordaindutakoak hori baino gehiago jotzen badu, itzuli egingo zaio interesdunari.

Horiek horrela, balorazio txosten berrian ateratzen den balioa zuzenduko da; izan ere, aipatu balioa biderkatu egingo da sortzapenaren unean indarra duen txostenak hiri-lurtzat hartutako lur guztiek metro koadroko duten balioaren batezbesteko haztatuak adina jotzen duen koziente batez eta txosten berriak lursail horiei metro koadro bakoitzeko esleitutako batezbesteko haztatuaz.

8. artikulua. Jabaria mugatzen duten gozamen eskubide errealen eraketa eta eskualdaketan, balioaren gehikuntza zein epetan gertatu den, Udalak haren arabera kalkulatzen duen portzentaje finkoa, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionean, balio hori Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren ondorioetarako finkatu diren arauak aplikatuz kalkulatzen den eskubide horien balioa izango da.

9. artikulua. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago igotzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidearen eraketan edo eskualdaketan, balio-gehikuntza zein epetan gertatu den Udalak haren arabera finkatzen duen portzentajea, balio-zatiaren gainean aplikatuko da eta, horri dagokionez, balio hori aterako da eskualdaketa eskrituran finkatzen den proportziotasun-modulutik edo, hori ez badago, lurgainean edo lurpean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, eraikitako azalera edo bolumen osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denetik.

10. artikulua. Nahitaezko desjabetzeak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak balio-gehikuntza gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentajea.

Tasa

11. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

12. artikulua. Zerga honen kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskineko karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena

13. artikulua. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Edozein gozamen-eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo horren gaineko gozamen-eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, hutsaldu edo suntsiarazi dela, subjektu pasiboak eskubidea izango du ordaindutako zerga itzul diezaioten, egintza edo kontratu horrek irabazirik ekarri ez badio eta ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean eskatzen badu itzulketa; irabaziak izan direla usteko da, interesdunek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik ekarri ez badute ere, hutsaltzen edo suntsiarazten bada subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da deus itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratugile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Adostutako erabakitzat hartuko da abenikoarekin egindako adiskidetze-ekitaldia eta demandari amore ematea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emango dute. Baldintza hori etengarria bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori suntsiarazlea bada, zerga berehala eskatuko da, baina, baldintza betetzen denean, itzulketa egingo da aurreko lerroaldeko arauaren arabera.

Zergaren kudeaketa

14. artikulua. Zergadunak edo, hala balitz, haien legezko ordezkoak, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera, hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zerga sortzen denetik hasita honako epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izango da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izango da, luzagarria urtebete arte subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarpena sortzen duen egintza, egitate edo kontratua agertuko den, eta haren fotokopia, bulego kudeatzailearen esku geldituko dena, bai eta subjektu pasiboak onuradun den aldetik eskatzen dituen salbuespenen egiaztagiri guztiak ere.

15. artikulua. Udal administrazioak eskatzen ahal dizkie interesdunei behar diren datu, txosten, aurrekari eta frogagiriak, zerga likidatzeko.

16. artikulua. 14. artikuluan xedatutakoa gorabehera, halaber behartuta dago zerga-egitatea gertatzearen berri Udalari ematera, subjektu pasiboen epe beretan:

a) Emailea edo eskubide erreala eratzen edo eskualdatzen duen pertsona,ordenantza honen 5. artikuluaren a) letran jasotako kasuetan; bizidunen arteko negozio juridikoaren bidez gertatu badira.

b) Eskuratzailea edo eskubide erreala bere alde eratzen edo eskualdatzen den pertsona, aipatu artikuluaren b) letran jasotako kasuetan.

17. artikulua. Notarioak beharturik egongo dira Burlatako Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zerga-egitatea gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egongo dira, epe berean, sinadura ezagutu edo egiaztatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan ezarritakoak ez du galarazten lege orokor eta tributuzkoetan ezarritako laguntzeko betebehar orokorra.

TARIFEN ERANSKINA

Honako tasa hau ezarri da: %13.

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Alderdi batek eskaturik, udal administrazioak edo udal agintariek beren eskumeneko dokumentuak luzatzeagatik sortzen den udal jarduerak edo jarduerek eratzen dute zerga-egitatea. Hona hemen:

1) Planoen kopiak.

2) Fotokopiak.

3) Euskarri digitaleko kopiak.

4) Artxiboetan dokumentazioa bilatzea.

5) Ziurtagiriak.

6) Ahalordeak askiestea.

7) Arma txartelak eta animalia arriskutsuak edukitzeko lizentziak.

8) Lanpostuak betetzeko deialdien tramitazioa.

9) Kontsultei buruzko txosten teknikoak luzatzea.

10) Interesdunen ekimenaz hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

11) Titulu eta lizentzien frogagiriak luzatzea.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da norberaren intereserako, udal administrazioak edo udal agintariek euren eskumenekoak diren edo izan behar duten edozein agiri egitea eskatze hutsarekin.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Udal administrazioak edo udal agintariek luzatzen dituzten edo beren eskumenekoak diren agiriak eskatu, sorrarazi edo haien onura jasotzen duten pertsona natural nahiz juridikoak dira subjektu pasiboak.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Zerga-oinarria egiten den eskari bakoitza edo egindako jarduera bakoitza da.

Jarduketa urbanistikoen kasuan, zerga-oinarria lurzati edo lur-eremu bakoitzak zehazten du kasuan kasu.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bestela horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. a) Udaltzaingo zerbitzuak egingo du berak luzaturiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa eta Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu ematean sartuko dira.

Gainerako tasen diru-bilketa Udaleko Diruzaintzak egingo du.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Planoen kopiak eta fotokopiak

1.1. Plan orokorraren planoak edo espediente publikoetan direnak

–Udalaren bitartekoekin eginak: 1,75.

–Udalez kanpoko saltokietan eginak: zerbitzuaren kostua, gehi %10.

1.2. Agirien fotokopia bakoitzagatik

–DIN A4 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,10.
  • Koloretan: 0,30.

–DIN A3 tamainako fotokopiak:

  • Zuri-beltzean: 0,15.
  • Koloretan: 0.50.

1.3. CDko fotokopia bakoitzagatik: 3,00.

2. epigrafea.–25 urte baino zaharragoak diren agiria bilatzea udal artxiboetan.

–25 urte baino zaharragoak diren agiria bilatzeagatik udal artxiboetan, katastroko lurzati bakoitzeko edo, bestela, hirigintzako unitate bakoitzeko: 25,00.

3. epigrafea.–Ziurtagiriak eta konpultsak.

3.1. Ziurtagiri bakoitzagatik: 2,00.

–Ziurtagiriak egiteagatik 4 urte baino zaharragoak diren datuak behar dituztenak, oraingoa barne, erregistro eguneratuetan gehiago jasota ez badaude: 5,00.

–Hirigintzako ziurtagiriak egiteagatik: 50,00.

–Ez dute tasa sorraraziko automatikoki luzatzen diren ziurtagiriek, biztanleen erroldaren eta katastroaren erregistro informatizatuen datuetan oinarritzen badira.

4. epigrafea.–Arma txartelen eta animalia arriskutsuei dagozkienen tramitazioa.

–Arma txartelen lizentzia bakoitzagatik: 26,15.

–Animalia arriskutsuei dagokien dokumentazioa tramitatzeagatik: 45,90.

5. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien tramitazioa.

–Deialdi batean parte hartzeko eskabide bakoitzagatik pertsona bakoitzak ordaindu beharreko kuota bete beharreko lanpostuaren mailaren eta deialdi motaren arabera zehaztuko da, honako eskala honekin bat:

2018ko ekitaldiko tasak

TALDEA

Plantilla organikoko lanpostuez jabetzeko deialdia

Kontratazio zerrendak sortzeko deialdia

A

40,00 euro

15,00 euro

B

40,00 euro

15,00 euro

C

25,00 euro

10,00 euro

D

15,00 euro

10,00 euro

E

15,00 euro

10,00 euro

Tasa hau ordaintzetik salbuetsita egongo dira lan-eskatzaileak, baldin behar den bulegoan izena emanik badaude eta lan-eskatzailearen txartela aurkezten badute, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emana eta eguneratua. Deialdian enplegua hobetzeko parte hartzen dutenak ez dira salbuetsiko.

6. epigrafea.–Txostenak eta kontsultak.

–Udaltzaingoak zirkulazio istripuen gainean txostenak tramitatu eta egitea: 70,00.

–Istripuaren gaineko bestelako dokumentazioa, txosten teknikoa izan gabe: 50,00.

–Hirigintzako jarduketetan, ondasunen tasazioen gaineko txostenak egitea, interesdunek eskatuta: 100,00.

Tasazio txostena kanpoko teknikari batek egiten badu, horrek sorrarazitako kostua ordaindu beharko da, eta ez arestian adierazitako tasa.

–Txosten teknikoa eginez kontsultei erantzutea (kontsulta hirigintza edukiei buruzkoa bada, tasa lurzati edo exekuzio-unitate bakoitzeko sortuko da, kasuaren arabera) 100,00.

–Hirigintza zedula ematea (lurzati edo exekuzio-unitateko, kasuaren arabera): 100,00.

Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, ikuskaritza aldez aurretik egin behar denean, ikuskaritzari dagokion tasa ere likidatuko da.

Edonola ere, eskatutako edozein txosten luzatzeko –txosten hori konplexua delako, teknikoa eta espezifikoa delako edo beste edozein inguruabar tartean dagoelako– beste txosten bat edo kanpoko aholkulari teknikoen laguntza behar bada, horren kostua gehituko da.

7. epigrafea.–Interesdunen ekimenez hasitako espedienteen iragarkiak prentsan argitaratzea.

–Iragarkiaren kostua ordaindu beharko da.

8. epigrafea.–Udal zerbitzuak erabiltzeko txartela luzatzea.

–Txartela luzatzeagatik: 5,50.

ORDENANTZA FISKALA, HIRIGINTZA-LIZENTZIEN TRAMITAZIOA, OBREN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA, OBREN IKUSKARITZA-ESPEDIENTEAK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Honako hau da tasen zerga-egitatea:

Zerbitzu publiko bat egitea edo tokiko eskumeneko jarduera administratibo bat egitea zuzenbide publikoko araubidean, honako hauekin zerikusia duena: hirigintza-lizentzien tramitazioa, obren erantzukizunpeko aitorpena, aurretiazko komunikazioa, obren ikuskaritza-espedienteak eta hirigintzako bestelako jarduketak; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari jarraikiz.

3. artikulua. Egindako zerbitzu administratibo hauek jasango dute ordainarazpena aipatze aldera:

a) Hirigintza lizentzia eta erantzukizunpeko adierazpenak edo aurretiazko komunikazioak behar dituzten egintzen espedienteak tramitatzea, (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean zehaztuak):

Hala, honako hauek lizentzia behar dute:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Lehendik dauden mota guztietako eraikin edo instalazioak handitzeko obrak.

c) Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

d) Eraikinen barneko banaketa aldatzen duten obrak, edozein erabilera emanda ere.

e) Behin-behineko obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landa finken bananketa eta zatiketak.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lurra erauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsia den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikinak eta instalazioak lehenbiziko aldiz erabili edo okupatzea, oro har, eta haien erabilera aldatzea.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak moztea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, idoi eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren emakida behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz lurpearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bestelakoa dakartelako.

Eta erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa beharko dute:

a) Merkataritza-jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan ezartzen direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

b) Indarreko legeak hala eskatuta, hirigintza lizentzia edota erantzukizunpeko adierazpena beharrezko duten obretan, obra osteko egiaztapen kontrol espedienteak tramitatzea.

c) Lurzoru, lurgain edo lurpearen besterentze eta desafektazio espedienteak tramitatzea, interes partikularra dela eta.

d) Partikularrek eskaturiko hirigintza instrumentuen tramitazioa, jabego eta erabilera pribaturako direnean eta udalerriaren onurarako egiten ez badira:

a) Plan bereziak

b) Xehetasun-azterketak

c) Arestian adierazitako instrumentuen aldaketak, Udal Plan Orokorrekoak eta plan partzialetakoak.

Salbuespenak

4. artikulua. Ordenantza honetako zerga ordaintzetik salbuetsiko dira:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak, batasunak eta administrazio-barrutiak, Burlatako Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik edo aurkeztutako erantzukizunpeko adierazpenengatik eta aurretiazko komunikazioengatik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izango dira, lurzoruari eta hiri antolamenduari buruzko araudian jasotako hirigintzako lizentziak emateko ezarri diren tasetan.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Kargaren zerga-oinarria kalkulatzeko, tarifen eranskinean ezartzen denaren arabera, honako hauek hartuko dira kontuan:

a) Aurreikusten den eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta egiazkoa, halakotzat harturik 1. ordenantza fiskalaren 6. artikuluan zehazten duen bezala, eraikuntza, instalazio edo obren gaineko zerga arautzen baitu.

b) Zenbateko finko bat.

Tasa

7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

8. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Sortzapena

9. artikulua. Tasa eta, beraz, ordaindu beharra sortzen da, zergapeko egintza osatzen duen udal zerbitzua edo jarduera egiten hasten denean, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 107. artikuluari jarraikiz.

Ondorio horietarako, zerbitzu edo jarduera hori abiatu dela ulertuko da hauetakoren bat aurkezten den egunean: hirigintza lizentziaren eskaera, erantzukizunpeko adierazpena edo dagokion tramitazioaren eskaera, ordenantza fiskal honen xede denean. Obra osteko egiaztapen kontrolaren kasuan, tasa sortuko da behin ikuskaritza espedientea abiatu denean.

Obra edo bestelako jarduketak abiatu edo gauzatu direnean obretarako lizentzia eskaera edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe, tasa sortuko da benetan abiatu denean delako obra edo jarduketa hori baimena jasotzeko modukoa den edo ez, edo ordenamendu juridikoaren araberakoa den, zehazteko zerbitzua edo administrazio jarduera.

Behin lizentzia eskatuta, edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta, edo dagokion tramitazioa eskatuta, eskatzaileak hari uko edo atzera egiteagatik, tasa %50 murriztuko da. Adierazi itzulketa egin dadin eskatu beharko du pertsona interesdunak. Obren kasuan, adierazi murrizketa aplika dadin, ezinbesteko baldintza izango da obra hasi gabe egotea.

Udalak lizentzia edo baimena ukatzen badu, edo erantzukizunpeko adierazpenaren eraginkortasunik eza adierazten badu, edo dagokion hirigintza instrumentua onesten ez badu, tasa %50 murriztuko da. Adierazi itzulketa egin dadin eskatu beharko du pertsona interesdunak.

Kudeatzeko arauak

10. artikulua. 1. Erantzukizunpeko adierazpenaren araubideari edo aurretiazko komunikazioari lotutako obrek, autolikidazio sistema bidez ordainduko dute zerga.

Adierazpena edo komunikazioarekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira honako hauek: Burlatako Udalak emango duen autolikidazio dokumentua behar bezala beteta eta dagokion zergaren ordainagiria. Betebehar hori ez betetzea tributu arloko arau-haustea da, Ordenantza fiskal orokorrean xedatzen denaren arabera zehatzen ahal dena.

Obrari ekin bazaio edo obra gauzatu bada, nahitaez aurkeztu beharreko erantzukizunpeko adierazpena edo kasuan kasuko aurretiazko komunikazioa aurkeztu gabe, dagokion autolikidazioa egin beharko da.

2. Obra-lizentzia araubidean dauden obren kasuan, nahitaezko obra-lizentzia eman zaien obren kasuan, edo nahitaezko lizentziarik gabe abiatu edo egindako obren kasuan, tasaren kuota ordaindu beharko da, gehienez ere bi hilabeteko epean, une hauetatik kontatzen hasita:

a) Lizentzia jakinarazten den egunetik, edo hura oraindik eskatu, eman edo ukatu gabe egonda, delako obra edo jarduketa hori baimena jasotzeko modukoa den edo ez, edo ordenamendu juridikoaren araberakoa den zehazteko zerbitzua edo administrazio jarduera benetan abiatu denean; azken kasu horretan, egindako ordainketak ez dakar inolako presuntziorik ezta inolako eskubideen adierazpen egintzarik ere subjektu pasiboaren alde.

b) Proiektua aldatzeagatik likidazio osagarririk baldin bada, proiektu berria jakinarazten denetik aurrera, lizentziaren xede baldin bada.

3. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua edo xedea aldatzen bada, eta horren aurrekontuak gora egiten badu, subjektu pasiboek tasaren likidazioa edo, hala behar denean, autolikidazio osagarria aurkeztu beharko dute, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

4. Gainerako kasuetan, tasaren kuota gehienez ere bi hilabeteko epean ordaindu beharko da, likidazioaren jakinarazpena egiten denetik aurrera.

11. artikulua. 1. Udal administrazioak egiaztatuko du likidazioak eta autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako oinarri eta kuotak arau horien emaitza direla.

2. Udalaren administrazioa likidazioekin edo, hala behar badu, autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak egingo ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutze-interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Era berean, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zerga-egitateen likidazioa egingo du.

Arau-hausteak eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Hirigintza lizentzien, erantzukizunpeko adierazpenen eta aurretiazko komunikazioen tramitazioa.

1.1. Eraikitze, handitze, eraberritze eta eraiste obrak egiteko, lurrak mugitzeko eta arbolak mozteko lizentziak tramitatzea, eta lizentziapean egin beharreko gainerako egintzak, aurreko apartatuetan jaso ez badira:

1.1.1. Oro har, obretako hirigintza lizentzia guztien tasa kalkulatuko da, ez bada besterik adierazten, 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari aplikatuz karga-tasa hau: %1,00

1.1.2. Aldez aurretik oinarrizko proiektuarekin lizentzia eskuratu zuten eta indarreko legearen arabera egikaritze-proiektua aurkeztea beharrezko duten obretako hirigintza lizentzien kasuan, tasa honela kalkulatuko da:

1.1.2.1. Ordenantza honetako 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako egikaritze-proiektuaren zerga-oinarriaren eta oinarrizko proiektuaren bidez emandako lizentziaren EIOZaren zerga-oinarriaren arteko aldeari, karga-tasa hau aplikatuko zaio: %1,00

1.1.2.2. Bi proiektuen azterketa konparatiboagatik, ordenantza honetako 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako egikaritze-proiektuaren zerga-oinarriari, karga tasa hau: %1,00

1.1.3. Emandako obra-lizentzien aldaketen kasuan, tasa kalkulatuko da emandako obraren eta aldaketa obraren zerga-oinarriari, 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, honako karga-tasa hau aplikatuz: %1,00

Edozein kasutan, gutxienekoa hau da: 100,00.

1.2. Obren erantzukizunpeko adierazpenaren tramitazioa

1.2.1. Zerga-oinarria 2.500,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 25.00.

1.2.2. Zerga-oinarria 2.501,00 eta 5.000,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 50.00.

1.2.3. Zerga-oinarria 5.001,00 eta 7.500,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 75.00.

1.2.4. Zerga-oinarria 7.501,00 eta 10.000,00 euro (hau barne) bitartekoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko: 100.00.

1.2.5. Zerga-oinarria 10.001,00 eurotik gorakoa bada, betiere 6.a) artikuluan xedatuaren arabera zehaztua, obren erantzukizunpeko adierazpen bakoitzeko karga-tasa hau: %1.

1.3. Finken lurzatitze, banantze, eranste edo bereizte lizentzien tramitazioa:

Lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira (euro/m²).

1.3.1. Landa-lurzoruan edo zoru urbanizaezinean: 0.15.

1.3.2. Hiri-lurzoruan: 2.00.

Gutxienekoa, 100,00.

Banantzearen beharrik ez dagoela deklaratzea: 100.00.

1.4. Lehen erabilerarako edo okupaziorako lizentzien tramitazioa:

1.4.1. Lehen erabilerako lizentziak tramitatu eta ebazteagatik, gorakako etxebizitzen nahiz bikoitzen, atxikien eta gisakoen sustapenei dagozkienak, etxebizitza bakoitzagatik: 50.00.

1.4.2. Familia bakarreko etxebizitza bakartu bat lehen aldiz erabiltzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 50.00.

1.4.3. Dauden etxebizitzen lehen erabilerarako lizentzia bakoitzeko ebazpen eta tramitazioagatik, bizigarritasun-baldintzetan aldaketa eragin duen obra egin bada eta ondorioz lehen erabilerarako lizentzia berri bat beharrezkoa denean: 50.00.

1.5. Bestelako hirigintza lizentzia eta baimenen tramitazioa:

1.5.1. Eraikinen erabilera partez edo osoki aldatzen duen baimen bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 100.00.

1.5.2. Eraikinen dentsitatea partez edo osoki aldatzen duen baimen bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 100.00.

1.5.3. Dorre-garabien instalazio eta funtzionamendu lizentzia bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 120.00.

1.5.4. Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak egiteko, aire zabalean zein esparru itxietan izan, ohiz-kanpoko baimen-espediente bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 120.00.

1.5.5. Ondasunen tasazio-espediente bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 50.00.

Tasazio-txostena kanpoko teknikari batek egiten badu, horrek sorrarazitako kostua ordaindu beharko da.

1.5.6. Oztopo arkitektonikoak kentzeagatiko desjabetze-espediente bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 100.00.

Zenbateko honi kudeaketaren eta tasazioaren kanpoko kostuak gehitu behar zaizkio.

1.5.7. Lurzoru, lurgain edo lurpearen besterentze eta desafektazio espedienteak tramitatzea eta/edo ebaztea, interes partikularra dela eta: 100.00.

Zenbateko honi kudeaketaren eta tasazioaren kanpoko kostuak gehitu behar zaizkio.

1.5.8. Berezko tarifarik ez duten gainerako lizentzia edo baimenen ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 100.00.

1.5.9. Lizentzia luzatzeko espediente edo analogoa den administrazio jarduketa bakoitzaren ebazpen eta/edo tramitazioagatik: 25.00.

1.6. Obra-lizentzien titulartasuna aldatzeko aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena

Ez du tasarik sortuko obra-lizentzien titulartasuna aldatzeko aurretiazko komunikazioak edo erantzukizunpeko adierazpenak.

2. epigrafea.–Obra osteko egiaztapena eta kontrola.

Obra-lizentzien edo erantzukizunpeko adierazpenen araubideari lotzen zaion obra osteko kontrola tramitatzeagatik (1.1 eta 1.2 apartatuetan ezarritakoaren kaltetan izan gabe): 100.00.

3. epigrafea.–Hirigintzako beste jarduketa batzuk.

3.1. Partikularrek eskaturiko hirigintza tresnen tramitazioa, jabego eta erabilera pribaturako direnean eta udalerriaren onurarako egiten ez badira:

3.1.1. Xehetasun-azterketa bakoitzaren eta haien aldaketen tramitazioagatik: 200.00.

3.1.2. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legeko testu bateginaren 61.1. artikuluko plan berezi bakoitzaren eta haien aldaketen tramitazioagatik: 400.00.

3.1.2.1. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legeko testu bateginaren 61.1. artikuluko plan bereziaren kasuan: 200.00.

3.1.3. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legeko testu bateginaren 61.2. artikuluko plan berezi bakoitzaren eta haien aldaketen tramitazioagatik: 1.000.00.

3.1.4. Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legeko testu bateginaren 62. artikuluko plan berezi bakoitzaren eta haien aldaketen tramitazioagatik: 3.000.00.

3.1.5. Udal plan orokorraren edo plan partzialaren aldaketa bakoitzaren tramitazioagatik: 3.000.00.

Udal plan orokorra behin betiko onetsi arte, egun tramitatzen ari baita, 3.1.3 eta 3.1.4 epigrafeetako hirigintza tresnak tramitatzeko tasak, Udalak behin-behinekoz onetsitako udal plan orokorreko determinazioak osorik jasotzen badituzte, %50eko murriztapena izango dute.

3.2. Beste jarduketa batzuen tramitazioagatik:

3.2.1. Interes edo onura publikoaren deklarazioagatik: 150.00.

3.2.2. Berariazko kuotarik ez duten planetan, arauetan edo ordenantzetan jasota dauden bestelako jarduketengatik: 100.00.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

13. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea hilerriko berariazko zerbitzuak ematea da.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

1.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2.–Hobitik ateratzea.

3.–Hilobiak ixtea eta ikurrak paratzea.

4.–Gorpuzkiak garbitzea panteoietan.

5.–Panteoiak eskualdatzea.

6.–Hilobiak, nitxoak, kolunbarioak eta errauts-hobiak aldi baterako uztea.

Tasa

5. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

6. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bestela horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Tarifen aplikazioa

7. artikulua. Hilerri honetako beste hilobi batzuetatik atera eta horma-hilobi batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak beste hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

8. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkiak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izango dute, ordenantza honi dagokionez.

9. artikulua. Beste gorpuzki batzuetan okupatzen dituzten horma-hilobi edo kolunbarioetan gorpuzkinak ehorzteko lizentziak baimen berritzat hartuko dira.

XEDAPEN OSAGARRIAK

10. artikulua. Aldi baterako emakiden tasak mugaegunera artekoak izango dira eta emakida data hori baino lehen bukatzen bada, eskubidearen titularrak ez du eskubiderik izango erabili gabeko denborari dagokiona itzultzeko.

11. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilerriko erregelamendua eta hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izango dira arau osagarriak”.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak

–Panteoietan: 120.00.

–Horma-hilobietan: 58.35.

–Lurrean: 120.00.

–Kolunbarioetan: 58.35.

–Errauts-hobietan: 15.00.

2. epigrafea.–Hobitik ateratzeak.

–Gorpuzkiak: 16.75.

–Hilotzak: 55.00.

3. epigrafea.–Hilobiak ixtea eta ikurrak paratzea

Pilastrak, barrak eta harlauzak dituzten hilobiak ixteagatik eta hilobien gainean hilarriak, estatuak, gurutzeak eta bestelako ikurrak zein, oro har, edozein eraikuntza-mota paratzeagatik: 8.40.

4. epigrafea.–Gorpuzkiak garbitzea panteoietan

–Gorpuzki bakoitza: 16.75.

5. epigrafea.–Panteoi, hilobi, horma-hilobi eta kolunbarioak

5.1. Panteoiak:

–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, panteoi bakuna (2,5 × 1 metro) edo bikuna (2,5 × 2 metro) egiteko, m² bakoitzeko: 586.00.

–Luzapen bakarra beste 25 urterako, m² bakoitzeko: 586.00.

5.2. Lurreko hilobiak:

–Lurraren erabilera lagatzea 25 urterako, (2,5 × 1 m) edo bikuna (2,5 × 2 m) egiteko, m² bakoitzeko: 480.20.

5.3. Nitxoak:

–10 urterako lagatzea, bi luzapenekin:

  • Aldi baterako lagatzea (10 urte): 287.35.
  • Lehen luzapena, 10 urte gehiagorako: 327.80.
  • Bigarren luzapena, 10 urte gehiagorako: 163.90.

5.4. Kolunbarioak eta errauts-hobiak:

–10 urterako lagatzea, luzapen bakarrarekin: 157.00.

–Hamar urte gehiagorako luzapena: 200.00.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA ETA ATSEDEN EMATEKO ZERBITZUA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Burlatako bizilagunei etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua ematea, horrela eskatzen dutenean Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroaren bitartez.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan onetsitako tasak ordaindu beharko dituzte “etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua” udal programako zerbitzuen zorroaren barruan dauden laguntzak jasotzen dituzten erabiltzaileek.

Zerga-oinarria

4. artikulua. Zer zerbitzu mota eta zenbat denboraz hartzen den, horren araberakoa izango da zerga-oinarria.

Tasa

5. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

6. artikulua. Kuota izango da ordenantza honetako eranskinean agertzen den karga-tasa zerga-oinarriari aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeaketa arauak eta tarifen sortzapena.

7. artikulua. Etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzeko zerbitzua emateko eskaerak, teknikariek baloratuko dituzte, kasuz kasu, Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan, dagokion proposamena egingo baitu, alkatetzak edo horretarako eskuordetzen duen zinegotziak onets dezan, behar diren tarifak aplikatuz.

8. artikulua. Tasak sorraraziko dira erabiltzaileak zerbitzuan alta ematen duenetik aurrera, zerbitzua ematen duen Udalaren ebazpena jakinarazten denetik, alegia.

9. artikulua. Tasaren diru-sarrera hilero egingo da, horretarako ezartzen den maneran, eta behar den ordainagiria aurkeztuta, zerbitzua egiten denetik hurrengo hilabetearen lehen bost egunetan. Alta hilaren lehen egunarekin ez bada, 10. artikuluan bajetarako ezarri den irizpide ekonomiko bera aplikatuko da.

10. artikulua. Bajak Etxeko laguntza zerbitzua eta atseden hartzekoa kudeatzen duten langileei jakinarazi behar zaizkie, eta ondorioak izango dituzte hilabete bakoitzaren 15etik edo 30etik aurrera, nola jakinarazi den, hilaren 15aren aurretik edo haren ondotik.

11. artikulua. Erabiltzaile bati baino gehiagori laguntza bakarra ematen bazaie, etxebizitza berean, eta horiek familia unitatea osatzen badute, zerbitzua eskatu duen erabiltzaleak baizik ez du tasa sortuko.

XEDAPEN OSAGARRIAK

12. artikulua. Arau osagarritzat hartuko da, ordenantza fiskal honetan jaso gabe dagoenean, Burlatako Udalaren etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen indarreko udal ordenantzan xedatzen dena.

TARIFEN ERANSKINA

I.–Aplikatu beharreko tarifen sistema, ELZ zerbitzuak

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG < LGS

3 euroko tarifa finkoa, hilean

LGS-%105 LGS

6 euroko tarifa finkoa, hilean

%105 LGS-%120 LGS

Prezio publikoaren 0,15

%120 LGS-%135 LGS

Prezio publikoaren 0,30

%135 LGS-%150 LGS

Prezio publikoaren 0,45

%150 LGS-%165 LGS

Prezio publikoaren 0,60

%165 LGS-%180 LGS

Prezio publikoaren 0,75

%180 LGS-%195 LGS

Prezio publikoaren 0,90

PCEG > LGSaren %195

Prezio publikoa

Hileroko tarifa finkoak urtero igoko dira, urte bakoitzari dagokion KPIaren igoera adina.

II.–Aplikatu beharreko tarifen sistema, janari zerbitzuak

“Jateko prestatuen zerbitzuengatik” jarraian azaltzen diren prezio publikoak aplikatuko dira, errenta mailen arabera:

Egiazko kostuaren arabera ordainduko ditu erabiltzaileak etxera eramaten zaizkion jateko prestatuak, non ez dituen taula honetako diru-sarrerak jasotzen:

LGSaren %65etik beherako diru-sarrerak

Kostu osoaren %60

LGSaren %65etik %80ra bitartekoak

Kostu osoaren %70

LGSaren %80tik %95era bitartekoak

Kostu osoaren %80

LGSaren %95etik gora

Kostu osoaren %100

Azken kasu horretan Udalak ez du inolako zorrik bere gain hartzen enpresa hornitzailearekin.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

20. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkaleku esklusiborako nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea, horra zerga-egitatea.

Halaber, pasabidetzat hartuko da espazio baten edozein erreserba, ibilgailuak eraikinetara sar daitezen, espaloian barna joan gabe.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Tasaren sortzapena urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean izango da eta zergaldiak urte naturala hartuko du, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten edo bururatzen denean, halakoetan zergaldia seihilekoari lotuko baitzaio. Gisa hartara, erabilera edo aprobetxamendua egiten denean seihileko naturalaren edozein momentutan, seihileko osoagatik galdatuko da tasa.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta ordenantza honetako 2. artikuluan ezarritako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izango dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izango dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziei zein erabilera pribatiboei dagozkien tasak horren gaineko ordenantza fiskalak edo haiek arautzeko udal erabakiek gobernatuko dituzte.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Aprobetxamenduaren emakida urte naturala hasi ondotik egiten bada, emakida zer seihilekotan egin den, harengatik osoagatik eskatuko da tasa, eta behin betiko baja gertatzen denean, seihilekoko kuota osorik ordainduko da.

6. artikulua. 1. Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 5 metrokoa izango dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria edo eremu fiskala kontuan hartuta, kasuan kasu.

Familia bakarreko etxebizitzetan, familia bakarreko etxebizitzaren unitatea hartuko da oinarritzat.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarritzat.

Tasa

7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

8. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Lizentziak emateko onesten den arauan xedatzen denak arautuko du lizentzietarako baimena.

10. artikulua. Ibilgailuak espaloietan barna aiseago iragan ahal izateko zoladuran mugimenduren bat egiten bada, aldi berean eskatu beharko da lanak egiteko behar den lizentzia eta kasuan kasuko tasa eta zergak ordainduko dira.

Halaber, pasabidearen aurreko titularrek egindako obren kasuan, zoladuran mugimenduren bat egiten bada, titular berriak fidantza bat eratu beharko du eta, hura, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko da eta, behar izanez gero, zoladura emateko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke bermea.

Berme horien zenbatekoak aprobetxamendurako zoladuran egin beharreko mugimenduak ukitutako azaleraren arabera zehaztuko dira, tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz. Bermea eskudirutan ordaintzen ahalko da, edo kreditu-entitate batek edo elkarren bermerako sozietate batek emandako abal zein fidantza bidez. Abal edo fidantza bidez ordainduz gero, modu solidarioan eta epe mugagabe baterako egin beharko da, Udalak haren deuseztapena baimendu ezean eta ordena-, eskusio- eta zatiketa-onurei berariaz uko eginez.

Bermea itzultzeko beharrezkoa izango da aldeko aurretiko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpondu den islatuko baita. Horretarako, interesdunak jakinarazi beharko dio Obra Departamentuari, behar den denborarekin, zoladura konpondu aurretik, baita lanak bukatzen direlarik ere.

Bermea bi hilabeteko epean itzuliko da Udalak jakinarazten duenetik espaloia lehengoratzeko lanak bukatu direla edo, pasabidea titularrez aldatu delako, espaloia beheragunearekin mantentzen bada, pasabidearen titular berriak dagokion bermea gordailuan jartzen duen unetik aurrera.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen sarbideen kasuan, administrazio emakidak eta planeamenduan garajeetarako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izango fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu horietan zintarriak apaldua egon behar baitu eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta, prezio publikoak ordaindu beharko dira eta gordailua egin beharko da.

Indarra duen arautegia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik ezarritako zehapenekin lotu daiteke gordailua. Fidantza berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, egiaztatzen duena segurtasun eta trafiko arauak eta lizentziaren baldintzak bete dituela eta lurzorua behar bezala konpondu duela.

11. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

12. artikulua. Tasaren bilketa seihilekoko bi epetan egingo da.

13. artikulua. Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera eta espaloia eta espaloi-zintarria zeuden bezalaxe uztera. Bi hilabeteren buruan ez badira zeuden bezala utzi, exekuzio subsidiarioan egingo du obra hori Udalak, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazpen aginduenak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoaren arabera.

14. artikulua. Seinalatzeko diskoak Udalak emango ditu ezarritako tasa ordaindu ondoan, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izango da disko horiek paratzea, mantentzea, berriz paratzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

15. artikulua. Udalaren Ikuskatzailetzak eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute, horien berri emango diote Udalari.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

16. artikulua. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

1.1.a) Turismoetarako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1 - 4 ibilgailu artean: 38.00.

5 - 10 ibilgailu artean: 61.55.

11 - 25 ibilgailu artean: 105.60.

26 - 50 ibilgailu artean: 159.15.

51 - 100 ibilgailu artean: 186.30.

101 - 150 ibilgailu artean: 203.

151 - 200 ibilgailu artean: 220.

200 ibilgailutik gora: 235.

1.1.b) Turismoetarako garaje pribatuak, familia bakarreko etxebizitzaren unitate bakoitzeko, urtean: 96,00.

1.2. Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako ibilgailuetarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–1.1 epigrafeko turismoekin parekatuko dira, kalkulu hau eginez: ibilgailu bat 10 plaza edo horren zati bakoitzeko, autobusetarako, eta kamioi edo herrestako ibilgailuetarako, beren gehieneko zamaren bi tona edo horren zati bakoitzeko.

1.3. Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko.

1. kategoriako kaleetan: 62,05.

2. kategoriako kaleetan: 46.90.

3. kategoriako kaleetan: 32.75.

4. kategoriako kaleetan: 26.90.

5. kategoriako kaleetan: 24.80.

1.4. Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

–50 ibilgailu bitarte: 79.90.

–50 ibilgailutik gora: 95.35.

1.5. Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi oso baterako: aurreko apartatuetako tarifen %50.

Ibilgailuak pasatzeko lizentziak lanaldi erdi baterako: aurreko apartatuetako tarifen %30.

1.6. Mugazuri eta Iturrondo industrialdeetan, %50 murriztuko dira aurreko apartatuetako tarifak.

1.7. Plaka bereizgarri bakoitza: 17.00.

2. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

2.1. Gau eta eguneko erreserba:

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 39.30.

2.2. Ordutegi mugatuko erreserba:

–Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 19.75.

2.3. Aldi baterako erreserba:

–Obra edo jarduketa baterako erreserba noizean behin egiteko, aurreko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutxieneko eskubideak ordaindu beharko dira; hain zuzen ere, 6,50 euro.

–Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da tarifa.

BERMEAK ERATZEARI BURUZKO ERANSKINA

Bermeak, zoladura edo espaloia mugitu behar denean ibilgailuak espaloian zehar pasatzeko

Zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteagatik, metro koadro bakoitzak honenbesteko sortzapen hau izango du:

–Harrizko zoladura duten lekuetan: 260.00.

–Zoladura orokorra duten lekuetan: 175.00.

ORDENANTZA FISKALA, HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

21. ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitateak dira herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Lurrak okupatzea salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntal, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez.

b) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko lurzoruan edo lurpean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hargunea ere.

c) Lurgaina okupatzea eremu publikoaren gainean edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren gisako muntadurak instalatuz, eraikinaren berezko egituraren elementuak ez direnean.

d) Toki entitateko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden argindarra, ura, gasa edo beste edozein fluido garraiatzeko hariteria, hodiak eta galeriak; lineetarako zutoinak; kableak; horma-besoak; lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak; transformadoreak; errailak; baskulak; salmenta automatikorako makinak eta gisakoak.

e) Irabazi-asmoz mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz lurrak okupatzea. Ez da irabazi-asmotzat hartuko, lurzorua karpak, jaimak edo antzekoak instalatzeko okupatzen bada edo espazio bat mugatzen bada kontzertuak, emanaldi artistikoak edo antzekoak egiteko –herriko jaiak edo antzeko ekitaldiak dir ela eta–, baldin eta ikusleak horietara doan badoaz.

f) Kioskoak paratzea.

g) Postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, eta kale-industria ibiltariak eta zinema filmaketa ere.

h) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

i) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, edozein artikulu edo salgairenak.

j) Iragarkiak hiriko jabari publikoko lurzatiak okupatuz jartzea, bertan afixak, errotuluak, oihalak, trompe l’oeil edo begi-iruzurrak eta publizitateko edo informaziozko beste zenbait elementu behin-behinekoz paratuta, faroletan, aldamioetan edo euskarri bertikaletan, baldin eta, azken kasu horretan, publizitatea ez bada emakida baten xede. Ez da tasarik ordaindu beharko Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako norabide seinaleak paratzeagatik edo bestelakoak adierazteko plakak jartzeagatik, aurrekoen diseinu eta ezaugarri antzekoak dituztenak, udalaren baimenarekin paratuak badira.

k) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak.

l) Azienda igarotzea toki entitateko eremu publikoko edo jabari publikoko lurretan barna.

m) Beste hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko beste zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak eta hainbat produktu saltzeko makinak paratzeak dakarten aprobetxamendua edo bestelako aprobetxamendu ekonomikoak.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, toki entitateko jabari publikoko lurzoru, lurgaina eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

4. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egongo dira.

Zerga-oinarria

5. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

Tasa

6. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

Kuota

7. artikulua. Kuota izango da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa edo, bestela, horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Ordaindu beharra

8. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sortzapena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izango da urtero, eta zergaldia urte naturala izango da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta, berdin, kuota hainbanatuko.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Erabilpen pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean toki erakundearen jabari publikoaren suntsiketa edo narriadura, onuraduna, behar den tasaren ordainketa ukatu gabe, aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostu osoa ordaintzera beharturik dago edo, kasua bada, ezin hobeki lehengoratzera jabari publikoan ukituriko elementu guztiak: bideak, espaloiak, zintarriak, zuhaixka eta zuhaitz landaketak, sareak, kale-argiak, kutxetak eta abar, horiek obren ondorioz hondaturik gelditzen badira, gisa hartara beterik aplikagarri zaizkion ordenantza eta/edo araudietan ezarritakoa, eta eraikuntzako jardunbide egokiak.

Udaleko teknikariek egingo dute gastu horien balorazioa, haien kostu zenbatetsiarekin bat. Halakorik ez bada, 19. ordenantza fiskalean ezarritako kalte-ordainak aplikatuko dira, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen baititu.

10. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek gaur egun zenbat balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, halako bi emango dio ordainetan Udalari, Udaleko teknikariek egindako zenbatespenarekin bat. Bereziki konponezintzat hartuko dira kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

11. artikulua. Udalak fidantza jartzea eskatzen ahalko du aurreko artikuluetan adierazten diren kalteei erantzuteko, udal teknikarien zenbatespenarekin bat.

Gordailua, lehenik, kalteen ordainari lotetsiko zaio eta geroago, berriz, zehapenei indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik edo, bestela, tasaren beraren ordainketari.

Fidantza itzultzeko beharrezkoa izango da aldeko aurretiko txostena, indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela adierazten duena.

12. artikulua. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek edo erabilerak behar den errolda edo zentsua izango dute ohikoak eta etengabeak badira. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazi gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahalko dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero, txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion administrazio zerbitzuan egingo da. Tasa lizentzia edo emakida eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, ordainketa erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan egingo da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean. Partikularrak jakinarazteko duen betebeharra betetzen ez badu, ulertuko da erabilerak edo aprobetxamenduak udal zerbitzuek baimendutako okupazioa amaitu dela egiaztatu arte segitu dutela.

Udaltzaingo zerbitzuak egingo du berak luzaturiko agiriei dagozkien tasen diru-bilketa eta Udaleko Diruzaintzari egiten dion kontu ematean sartuko dira.

4. “Mahai, aulki eta mahai hankabakarrak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake, arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarren bat badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Merkatu txikiak Udalak zehazten duen egunetan eta esparruetan baizik ez dira egingo, eta debekaturik egongo da mota guztietako salgaiak Burlatako eremu publikoan saltzea egun eta toki horietatik kanpora.

Lurzoruaren okupatzaileek erabilitako tokiak garbitu beharko dituzte.

Eskubide guztiak aldez aurretik ordaindu behar dira.

5. 1.1 epigrafean (mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak) eta 1.2 epigrafean (merkatu txikia) jasotako aprobetxamendu berezietarako, tokiko jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia hasteko edo harekin jarraitzeko baimena ukatzeko arrazoia izango da udal ogasunarekin zorretan egotea borondatezko ordainketa epetik kanpo, zor horiek jardueraren eta/edo hura garatzen den establezimenduaren ondoriozkoak direlarik, eta, orobat, zaratari buruzko araudia ez betetzeagatik zehatua izatea, administrazio ebazpen irmoaren bidez, eskabidea aurkeztu aurreko hiru hilabeteetan.

Zor edo zehapen horiek jarraitzen badute eta aldi berean tokiko jabari publikoaren erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak jarraitzen badu, erabilera edo aprobetxamenduaren onuradunak 48 orduko epea izango du, gehienez, hura eteteko. Bestela, epe hori iragandakoan, udal zerbitzuek espazio hori prezintatu ahalko dute edo ondasunak eta gauzak hartu eta udal egoitzetara eraman ahalko dituzte, horren ondoriozko kostu ekonomikoak arduradunari egotzita.

Arau-hausteak eta zehapenak

13. artikulua. 1. Iruzurtzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2. Bestelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegira eraman eta egin behar den beste edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen bizkar geldituko dira.

14. artikulua. Aprobetxamendu hauetaz baliatzeko, Udalbatzak emakida egiteko onesten dituen baldintzen agirian xedatutakoa bete beharko da.

TARIFEN ERANSKINA

1. epigrafea.–Zoru gaineko aprobetxamendu bereziak.

1.1. Mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

Ostatu edo kafetegi bateko mahaiaren okupazioa, aulkiak eta guzti, 4 metro karratu adina da. Kupel bat 2 metro karratu adina da.

Eskaerak honela aurkeztuko dira, aldi baterako:

Udako denboraldirako (maiatzaren 1etik urriaren 31ra) hilabete eta metro karratu bakoitzeko:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 2,89 euro.

–Gainerako kaleetan: 1,84 euro.

Neguko denboraldirako (azaroaren 1etik apirilaren 30era) hilabete eta metro karratu bakoitzeko:

–%75 murriztuko da aurreko ataleko tarifa.

–Aprobetxamendu berriengatik edo jadanik dauden aprobetxamenduak handitzeagatik, abuztuko bestetan zehar soil-soilik, metro karratu bakoitzeko: 12,15 euro.

Mahai hankabakarrengatik, plataformengatik eta bestelako elementu finkoengatik, hilabete eta metro karratu bakoitzeko:

–Kale Nagusian eta Eugenio Torres plazan: 5,78 euro.

–Gainerako kaleetan: 3,68 euro.

Urtero edo erabiltzeko epearen arabera (uda, maiatzaren 1etik urriaren 31ra, eta negua, azaroaren 1etik apirilaren 30era) egingo dira terrazen eskaera eta emakida, eta erabiltzeko epea hasi aurretik ordainduko da. Terraza plataforma finko baten gainean kokatzen bada, eskaera eta emakida urtero egingo da.

Terrazen urteroko emakidan, baimendu daiteke ordainagiria zatitzea urte horretako hiruhileko bakoitzaren hasieran ordaintzeko.

Tasen ordainarazpenerako, adjudikazio-hartzaileek bankuko kontuaren zenbakia aurkeztu beharko dute, kasuan kasuko ziurtagiria ordainaraz dakien, edo banku transferentzia bat egin, Udalak emango dien kontuaren zenbakira.

1.2. Merkatu txikiak, saltoki bakoitza (6 metro lineal):

Saltokiak hilabeteko, hiruhilekoko, seihilekoko eta urtebeteko aldietarako adjudikatuko dira, eta aldiaren hasieran eta zatikatu gabe tarifa hauek ordaindu beharko dira:

–Hilabetekoa: 110,320 euro.

–Hiruhilekoa: 301,75 euro.

–Seihilekoa: 534,50 euro.

–Urtekoa: 943,30 euro.

Tarifa hauek merkatu txikiaren 51 eguni dagozkie eta haietatik kanpo daude Burlatako jaiekin bat datorren asteko egunei.

Saltoki bat ez badago okupaturik merkatu txikiko egun baten jardueraren hasieran, egun horretarako adjudikatzen ahalko da, eskatzen duten pertsonen artean zozketa eginez eta 33,10 euro ordainduta.

Saltoki erdiren bat balego (3 metro lineal), %50 murriztuko da prezioa.

1.3. Beste aprobetxamendu batzuk (kaxetak, barrakak, salmenta, ikuskizun edo dibertimendurako edozein motatako postuak), metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

–Egunekoa: 0,65 euro.

–Abuztuko bestetan, %50 handituko dira tarifak, adjudikazioa enkante bidez eman ez bada.

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagotan bada, tarifa %50 murriztuko da 30. egunaren biharamunetik hasita.

–200 m²-tik gorako okupazioetan, gehienez ere 10 egunez, tarifa %50 murriztuko da.

1.4. Bestelako erabilera eta aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hala nola edukiontziak, hesiak eta jarduera ekonomikorik ez duten beste batzuk, metro karratu edo zatiki bakoitza edota bere planta-proiekzioa:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,25 euro; eta ondokoetan, 0,04 euro.

Toki entitatearen jabari publikoaren aprobetxamendua, azaleko behin betiko akaberarik gabe (zoladura, ereitea eta abar):

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,10 euro; eta ondokoetan, 0,01 euro.

1.5. Beste jarduera ekonomiko batzuetarako bestelako aprobetxamendua edo erabilera, aurreko apartatuetan jaso ez direnak: 2,00 euro m²/hila.

1.6. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean:

–Banku entitateen kutxazainak: 547,50 euro.

–Saltzeko makinak, eta beste: 45,90 euro.

1.7. Jabari publikoan kartelak eta publizitate panelak jartzeko lizentzia bakoitzaren tramitazio eta/edo ebazpenagatik: 120.00.

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

2. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Lurgainean egiten diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak 1.1.4. epigrafean ezarritakoen %50 izango dira. “Ekonomikoak ez diren jardueretarako beste aprobetxamendu batzuk”.

3. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

–Jarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 1.500,00 euro.

–Lurpean egiten diren aprobetxamenduen truke ordaindu beharrekoa 1.4 epigrafean zehaztutakoen %25 izango da. “Ekonomikoak ez diren jardueretarako beste aprobetxamendu batzuk”.

4. epigrafea.–Ondarezko lurzatien okupaziorako errentamendua.

Jabari publikoa okupatzeko irizpide, balio eta/edo zenbatekoak aplikatuko dira.

5. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko 1.3 eta 1.4 epigrafeengatik likidatu beharreko zenbatekoak ez badira zenbateko horretara iristen, 52,50 euro hilean ordaindu beharko da.

Iragarkiaren kodea: L1802133