76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea, 2018ko lehen seihilekoari dagokionez

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko apirilaren 23an epea irekiko dela Lur- ondasunen gaineko kontribuzioaren 2018ko lehen seihilekoari dagokion zerga borondatez ordaindu ahal izateko. Epea: borondatez ordaintzeko azken eguna, aurtengo ekainaren 8a.

Caixa Banken edo Rural Kutxaren edozein bulegotan ordaindu ahalko da, aldez aurretik dagokion ordainagiria erakutsita, eta Udalaren www.berriozar.es web-orriaren bidez. Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2018ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1803949