76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2018. urtean enplegua sustatzeko kontratazioetarako diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 393304.

Beriaingo Udalak 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: Beriainen egoitza duten enpresak izan daitezke laguntzen onuradun, betiere kontratatzen dituzten langabeak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enplegu agentzietan inskribaturik badaude, Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte. Onuradun izan daitezke, halaber, autoenpleguko proiektu bati ekiten dioten pertsona fisikoak, horiek ere Beriainen erroldaturik badaude gutxienez ere 2 urte lehenagotik eta oinarri hauetan ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: kontratazioa sustatzeko pizgarriak ezartzea eta enplegu egonkortasuna.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia. http://www.beriain.es/ayudas-para-el-fomento-de-la-contratacion-y-de-la-actividad-economica-en-beriain-2018/.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 1.–Honako diru-laguntza hauek emanen dira, betiere lanaldia osoa bada: 2.400 euro, 7. oinarriaren a) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko. Autoenpleguko proiektu bati ekin diotenei ere kopuru bera emanen zaie. 1.800 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere urtebete irauten badu. 900 euro, 7. oinarriaren b) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko, gutxienez ere sei hilabete irauten badu. Kontratu horiek mugagabe bilakatzen badira, diru-laguntza igoko da, 2.400 euro bitarte. 750 euro, 7. oinarriaren c) idatz-zatian ezarritako kontratu bakoitzeko. 500 euro, prestakuntzarako kontratu edo praktiketako kontratu bakoitzeko. 2.–Lanaldi partzialeko kontratuetan, betiere lanaldi osoko langile konparagarri baten lanaldiaren %50 irauten badute gutxienez, eta aldizkako kontratu finkoetan, pizgarriak proportzionalki kalkulatuko dira laneko benetako denboraren arabera. Aurrekontuko partida handitu daiteke, eskaera guztiei erantzun arte.Eskaerak aurkezteko epea: deialdi irekia, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2018/12/31 arte.

Beriainen, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1804931