76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2018. urtean kirol jarduerak antolatzeko eta egiteko diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 393281.

Beriaingo Udalak 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia.

Lehenbizikoa.–Onuradunak: laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituzten tokiko kirol elkarte eta klubak.

Bigarrena.–Xedea: deialdi honen xedea da Beriaingo herritarren kirol jarduerak sustatzeko eta laguntzeko diru-laguntzen araubidea ezartzea, banakako zein taldeko modalitateetan. Diru-laguntzen eta/edo hitzarmenen xede izan ahal diren ekintzak: 1.–Oinarrizko kirola: 18 urtetik beherako kirolariei zuzendutako modalitateak, kirol arloko ikaskuntzan eta lehiaketan hasi nahi duten udalerriko haur eta gazteendako eta, orobat, elkartegintza sustatzeko. 2.–Kirolari indibidualak: kirolari federatuen parte-hartzea kasuan kasuko federazioek antolaturiko Estatuko eta nazioarteko lehiaketa ofizialetan. Diru-laguntza, gehienez: 300,00 euro kirolari bakoitzeko. 3.–Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak: kirol jardunaldiak, herri txapelketak, hitzaldiak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia. http://www.beriain.es/convocatoria-subvenciones-cultura-y-deporte-2018/

Laugarrena.–Zenbatekoa: aurrekontuko zuzkidura 10.000,00 eurokoa da. 9.000,00 euro oinarrizko kirola; 1.000,00 Kirolari indibidualak eta Kirol ikuskizunak eta jarduera bereziak. Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1804930