76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 9. artikuluak ezartzen du zein den kontseiluaren osaera. Artikulu horrek dioenez, hiru kide Gobernu Kontseiluak hautatuko ditu unibertsitatearen komunitatearen ordezkari izateko: irakasle bat, ikasle bat eta administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak ikasleen izenean Gizarte Kontseiluan izanen duen ordezkaria izendatzea erabaki du.

Aipatu foru legearen 10. artikuluak ezartzen du kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatu eta kenduko direla kargutik, unibertsitateen arloko eskumena duen kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko martxoaren 28an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Néstor Antonio López de Muniain Ochoaerrarte jauna Gobernu Kontseiluko kide izendatzea Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluan ikasleen ordezkari izateko.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1804416