76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2018. urtean kultura arloko jarduerak antolatzeko tokiko elkarteendako diru-laguntzen deialdiarena

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsulta daiteke. DDBN (identifikazioa): 393271.

Beriaingo Udalak 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia.

Lehena.–Onuradunak: laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira egoitza soziala Beriainen duten, Elkarteen Udal Erregistroan inskribatuta dauden eta deialdi honen xedearen barneko jarduerak egiten dituzten tokiko elkarteak.

Bigarrena.–Xedea: Beriaingo talde desberdinek egiten dituzten ondoko esparru hauetako ekintzak eta jarduerak laguntzea:

1.1. Kultura 1.2. Euskara 1.3. Berdintasuna 1.4. Jaiak 1.5. Gazteria 1.6. HezkuntzaHirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 2018ko apirilaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakia. http://www.beriain.es/convocatoria-subvenciones-cultura-y-deporte-2018/.

Laugarrena.–Zenbatekoa: aurrekontuko zuzkidura 10.000,00 eurokoa da. Ematen den zenbatekoa ezin izanen da jardueraren aurrekontuaren %50 baino gehiago izan, eta entitate eskatzaile bakoitzeko ezin izanen da 2.500,00 euro baino gehiago izan. Laguntzaren zenbatekoak ez du behin ere gaindituko jarduerak onuradunari eragiten ahal dion defizita.Eskaerak aurkezteko epea: 20 egun baliodun, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2018ko apirilaren 9an.–Alkatea, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L1804929