76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Aurrekontuko 1/2018 aldaketa. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, Barasoaingo Udalak, 2018ko martxoaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea kredituen aldaketa egiteko 1/2018 espedientea. Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, aitzinetik iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitara emanda, bizilagun eta interesdunek espedientea Idazkaritzan azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2018ko martxoaren 23an.–Alkatea, Rita Delia Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1804195